142/1998 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako heriotza eta baliaezintasun eta istripuetarako aseguru poliza orokorrak 1999 eta 2000. urteetarako kontratatzeko espedienteak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emandako urriaren 22ko 142/1998 Foru Aginduaren bidez, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako heriotze eta baliaezintasun eta istripuetarako aseguru poliza orokorrak lehiaketa publikoaren bidez kontratatzeko espedienteak onetsi dira.

Lehiaketa horien ezaugarri nagusiak hauek dira:

  1. Deialdi bakarrean eginik ere, bi lehiaketa dira, elkarrengandik bereiziak. Beraz, proposamenak bakar baterako nahiz bietarako aurkezten ahal dira.

  2. Lehiatzaileak: proposamenak aurkeztu ahal izateko, aseguru enpresek Ekonomi eta Ogasun Ministerioko Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren alor honetako Erregistroan inskribaturik egon beharko dute. Asegurukidetzako enpresek ere egiten ahalko dituzte proposamenak, bateraturik.

  3. Heriotze eta baliaezintasunerako aseguruaren ezaugarriak:

    1. Aseguratutako sujetuak: jarduneko funtzionario finkoak, zerbitzu berezietan Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoan destinatutako funtzionario finkoak, lan-kontratudun finkoak eta behin-behineko langileak. Gutxi gora beherako kopurua: 12.899 lagun.

    2. Estalitako arriskuak: heriotza eta baliaezintasun iraunkor erabatekoa edo ohiko lanbiderako baliaezintasuna.

    3. Estaldura: 1,2 milioitik 1,8ra bitarte, gehi adin txikiko seme-alabak eskolaratzeko errenta. Estaldura-zenbatekoak igotzea aukeran jarri ahalko da.

    4. Lizitazioaren oinarrizko prezioa: finkoa, 379.400.000 pezeta bi urteetarako.

  4. Istripuetarako aseguruaren ezaugarriak:

    1. Aseguratutako sujetuak: jarduneko funtzionario finkoak, lan-kontratudun finkoak, aldi baterako langileak eta behin-behinekoak. Gutxi gora beherako kopurua: 16.919 lagun.

    2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR