259/1996 FORU DEKRETUA, ekainaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Ile-apainketako teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Ile-apainketako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 21eko 629/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-9-21eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) xedatu zuena.

Ile-apainketako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: bezeroari aholku ematea, ilea zainduz eta ilearen aldakuntza estetikoaren bitartez norberaren irudia aldatzeko aukerei buruz; ilearen gaitzetarako sendabide estetikoak eta ilearen higienerako teknikak erabiltzea; ilearen kolorea guztiz edo partzialki aldatzea; ilea aukeratutako estiloan moztea eta bizarra eta bibotea apaindu eta mozteko teknikak erabiltzea; ilearen itxura aldi luze edo laburrerako aldatzea; ilea orraztea eta biltzea, aukeratutako estiloaren arabera; manikura eta pedikurako teknikak erabiltzea; enpresa txikietako administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.

Ile-apainketako teknikariaren lanbide tituluak norbanakoentzako zerbitzuen arloko prestakuntza beharrei erantzun nahi die, ile-apainketari buruzko aholkularitzaren eta ile-apainketarako tekniken eremuetan.

Nagusiki ondoko azpisektoreetan jardun dezakete:

-Ile-apaindegietan.

-Norberaren irudiaren tratamenduaren arloa lantzen duten enpresetako ile-apainketa departamentuetan.

-Telebista katea, antzoki etab.etako ile-apainketa departamentuetan.

-Ile-apainketaren eremuan diharduten laboratorio eta merkataritza-etxeen menpeko lantalde teknikoetan, hala nola, probatzaile, erakustaile eta saltzaile taldeetan.

-Medikuntza estetikoa, ilearen tratamenduak eta ile-transplanteak egiten dituzten kliniketan.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen koalifikazio beharrentzat, zerbitzugintzaren antolaketa, marketing eta salmenta eginkizunetarako, bai eta enpresaren administrazio eta antolaketa lanetarako ere.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita lauko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru Dekretu hau, Ile-apainketako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

  2. artikulua. Ile-apainketako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.

  3. artikulua. Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

  4. artikulua. Ile-apainketako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

  5. Ikastetxeko prestakuntza:

    -Zuzendaritza tekniko-artistikoa.

    -Ilearen higienea eta tratamenduak.

    -Higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa ile-apainketaren arloan.

    -Ilearen kolorea aldatzea.

    -Ile-mozketa eta teknika osagarriak.

    -Ilearen itxura aldatzea.

    -Ilea orraztea, azken ikutuak ematea eta biltzea.

    -Manikura eta pedikurako oinarrizko teknikak.

    -Enpresa txikietako administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak.

    -Giza anatomia eta fisiologiaren oinarrizko ezagutza.

    -Kosmetologia ile-apainketaren eremuan.

    -Lan prestakuntza eta orientazioa.

  6. Lantokietako prestakuntza:

    -Lantokiko prestakuntza.

  7. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Ile-apainketako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

  8. artikulua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

    Ikastetxeek Ile-apainketako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

    Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

  9. artikulua. Ile-apainketako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

  10. artikulua. Ile-apainketako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR