456/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, gizarteratze arloan ari diren irabazi-asmorik gabeko entitateentzako 2009ko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen arabera, botere publikoen jarduketek funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste, gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea arlo guztietan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezan bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Berriki onetsi den Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratze arloan bermatu gabeko prestazioen artean, gizarte-bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak agertzen dira.

Arau hartako aurreikuspenek bat etorri beharko dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legekoekin. Foru lege horretan onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezarri zen. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta deialdiaren xede den egoeran daudenek diru-laguntza eskuratzeko aukera izan dezaten.

Deialdi honen xedea da arrisku sozialaren egoeran edo gizartetik baztertuta dauden pertsonak gizarteratzeko esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea.

Deialdi honek bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du diru-laguntza irizpide objektiboei jarraituz emanen dela. Diru-laguntzak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezartzen dituen jarraibideekin bat lehenetsiko dira, Nafarroako Parlamentuak 1999ko otsailean onetsi zuen Gizarte Bazterketaren aurkako Planaren edukiaren arabera.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Gizarteratzearen esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen 2009. urteko deialdia onestea. Diru-laguntza horiek arrisku sozialaren egoeran eta/edo gizartetik baztertuta dauden pertsonak gizarteratzea bultzatzeko programak abian jartzeko erabiliko dira. Deialdiaren oinarriak foru agindu honetako eranskinean ageri dira.

  2. 400.000,00 euroko gastua baimentzea 2008ko aurrekontuetako "Elkarte eta entitateentzako diru-laguntzak" izeneko 900003 91600 4819 231500 kontu-sailaren kargura (edo arrisku sozialaren egoeran edo gizartetik baztertuta dauden pertsonen gizarteratzea sustatzen duten proiektuetarako 2009an sortzen den antzeko kontu-sail baten kargura), eta 100.000,00 euroko gastua 2008ko aurrekontuetako "Etorkinak gizarteratzeko laguntza programa" izeneko 900003 91600 4819 231605 kontu-sailaren kargura (edo egoera oso ahulean dauden etorkinen gizarteratzea sustatzen duten proiektuetarako 2008an sortzen den antzeko kontu-sail baten kargura). Diru-laguntza horiek emanen dira aurrekontuetan horretarako behar adina diru badago.

  3. Foru agindu hau bidaltzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratze Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora igortzea

  4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2008ko abenduaren 30ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    Gizarteratzearen arloan ari diren irabazi-asmorik gabeko entitateei 2009. urtean diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak

  5. Xedea.

    Deialdi honen xedea gizarteratze arloan ari diren irabazi-asmorik gabeko entitateei 2009an diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea da.

    Aipatu diru-laguntzen bidez, langileen, funtzionamenduaren eta jardueren gastuak finantzatuko dira egoera ahulean dauden giza taldeak gizarteratzeko arloan entitateek proiektuak eta jarduerak egin ditzaten, oinarri hauetako II. eranskinean ezartzen den proiektuen sailkapenaren arabera, bai eta gizarte bazterketaren arloko jardunaldiak egiteko diru-laguntzak ere.

  6. Jarduketa eremua eta helburua.

    Diru-laguntzen xede diren proiektuak, jarduketak eta jardunaldiak Nafarroako Foru Komunitatean eginen dira eta gizarte-bazterketaren egoeran dauden edo egoteko arriskua duten pertsonak gizarteratzea izanen dute helburu. Beren estatutuen arabera nagusiki kulturan eta aisian diharduten entitateak diru-laguntzen deialdi honetatik kanpo daude.

    Halaber, berariaz beste deialdi batzuen bidez finantzatzen diren proiektuak, jarduketak eta jardunaldiak eta beste administrazio publiko batzuek garatzen dituztenak ere deialdi honetatik kanpo daude.

  7. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

    Beren estatutuen arabera, lehen oinarrian aipatzen diren jarduketa eremuetatik edozeinetan parte hartzen ahal duten entitateak izan daitezke diru-laguntza hauen onuradun.

    Aurkezten diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

    1. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Zerbitzuen Erregistroan edo erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea.

    2. Irabazi-asmorik ez edukitzea.

    3. Helbide soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea.

    4. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

    5. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

    Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lagundutako jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.

  8. Diru-laguntzaren xedearen baldintzak.

    Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek eta jardunaldiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratze Zerbitzuak deialdian aipatzen den esparruan ezarri dituen helburuekin bat etortzea, oinarri hauetako II. eranskinean xedatutakoaren arabera.

    2. Proiektu edo jardunaldi bakoitzerako deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritako zenbatekoa ez gainditzea.

    3. Laguntzaren xede diren jardunaldiak 2009ko urtarriletik azarora bitarte gauzatu beharko dira.

  9. Eskaeren aurkezpena

    5.1. Eskaera non eta noiz aurkeztu.

    Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrarekin batera, entitate interesdunek eskabide bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den ereduaren arabera. Eredua Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas kalea, 7) eta erakunde beraren web-gunean (www.cfnavarra.es/Laguntza eta bekak) eskuratzen ahalko da.

    Eskabideak entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinatu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

    Eskabideak aurkeztuko dira Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako tokietatik edozeinetan.

    Postetxeetan aurkezten diren eskabideak gutun-azal irekietan sartuko dira, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onartu zeneko eguna eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, posta zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak adieraz daitezen. Gainera, entitate interesdunak, egun berean, telefax baten bidez jakinarazi beharko dio Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari eskaera igorri duela.

    5.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

    Eskabideak horretarako prestatutako ereduaren araberakoak izanen dira eta entitatearen ordezkariak behar bezala sinatuko ditu. Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrarekin eta agiri hauekin batera aurkeztu beharko dira:

    1. Entitatearen estatutuak.

    2. Helbidea Nafarroan daukala edo bestela ordezkaritza iraunkorra Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR