159/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2017ko kanpainarako: eskaera bakarra, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokiena, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NELIGSa aldatzeko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta orobat indargabetzen Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena, eta aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina.

Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 21307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako Politika Bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Batzordearen maiatzaren 4ko 2016/1393 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duen 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua aldatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Batzordearen 2015eko apirilaren 27ko 2015/791 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina (Landa Garapenerako Europako Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzko Erregelamenduarena).

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Kontseiluaren 2013ko abenduaren 2ko 1311/2013 Erregelamenduak (EB, EURATOM) 2014-2020 eperako Urte Anitzeko Finantza Esparrua ezartzen du.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak (abenduaren 29ko 1172/2015 Errege Dekretuak aldatua) ezartzen du 2015etik aurrera aplikatzea nekazaritzari eta abeltzaintzari egiten zaizkien ordainketa zuzenak eta laguntzeko beste araubide batzuk, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari dagokiena ere.

Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzako politika bateratuaren oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen du zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten onuradunek, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak jasotzeko.

Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuak abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak aldatzen ditu, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Otsailaren 10eko 70/2017 Errege Dekretuak salbuespeneko laguntza bat ezartzen du esnetarako behi aziendaren sektorea egokitzeko.

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen dira mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS) eta ezartzen hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman eta kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan sartzen dira Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntzak 2017ko kanpainan eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duten oinarriak; laguntza hori Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean dago, eta azpineurri gisa ditu mendialdeko eskualdeetarako konpentsazio ordainak eta naturak mugatutako eskualdeetarako konpentsazio ordainak. Landa Garapenerako Programaren aldaketak erantsi dira, laguntzari eragiten diotenak eta Europako Batzordeak onesteko dituenak.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 8an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 4.500.000 eurokoa, 2018ko ekitaldian Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza tramitatu beharrez.

  1. eta VII. eranskinetan sartzen dira naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenei dagozkien kalte-ordainak arautzen dituzten arauak.

    Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 22an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 500.000 eurokoa, 2018tik 2022ra bitarteko ekitaldietan, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren 10. neurriari dagokionez, alegia, Nekazaritzako ingurumena eta klima: ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzak natura balio handiko zereal-agrosistemetan.

    Deialdi honen IX. eranskinean jasota dauden oinarriek arautzen dituzte laguntza horiek, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako direnak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barruan. Laguntza horiek Europako Batzordeak onesteko daude, eta beraz, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren aldaketa hori onesten ez bada, eranskin horren arabera tramitatutako eskabideen gaineko ebazpenak laguntzak eskatu dituztenei ukatzea ekarriko du.

    Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 15ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 2018tik 2022ra bitarteko ekitaldietan ekoizpen ekologikorako laguntzak tramitatu beharrez.

    Europako Batzordeak Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren aldaketa hori onesten bada 2017ko laguntzen deialdian aplikatuko diren zenbatekoak eta koefizienteak deialdi honen VIII. eranskinean jaso dira.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 7ko 428/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezartzen dira, Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2020 urteetan patataren hazi ziurtatuaren ekoizleei laguntzak ematearen gainean.

    Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFek finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFarekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

    Arestian aipatutako araudia dela medio, garatu egiten dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR