11/2009 FORU LEGEA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzkoa.

ZIOEN AZALPENA

Azken urteotan ikusi ahal izan dugu nola, sarritan, gure foru erkidegoan, eguraldi txarra dela-eta, uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiak gertatu izan diren. Halako hondamendiek askotariko kalteak eragin izan dituzte jabetza partikular nahiz publikoetan, eta horren ondorioz, beharrezkoa izan da Administrazioak esku hartzea eta zenbait laguntza ezartzea, bat-batean sortutako egoera horien eraginak arintze aldera.

Beraz, ohikoa da administrazio publikoek, dituzten eskumenen arabera, erantzunak eta laguntzak ematea, eragindako kalteak konpontzeko, neurri batean behintzat. Kontuan hartuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa legezko erreserbari eta toki entitateei konpentsatzeko formulari buruz, egokitzat jotzen da zehaztea, foru lege baten bidez, formula homogeneo bat, zehaztuko duena nola lagundu behar zaien udalerriei kalteak eragiten dituen hondamendi bat gertatuz gero, bai salbuespen fiskalen bidez, bai horretarako eta gertatzen diren kasu guztietarako baliagarritzat jotzen diren bestelako formulen bidez.

Horrenbestez, foru lege honek denboran irauteko eta indarraldi mugagabea izateko borondatea du, baina, halaber, atzeraeraginez, kontuan hartu nahi ditu 2009ko otsailean izandako uholdeek eta ekainaren 30eko txingor ekaitzak -nagusiki Valdegako dermioetan eta Metautengo bailaran, eta Allingo eta Ameskoako eskualdeetan- kaltetutako udalerriak.

Horren ondorioz, foru lege honek zehaztu nahi du halako gertaerak izaten direnean eman beharreko laguntzen esparru orokorra, ondoren, gerta daitekeen kasu bakoitzerako xedatzen den foru aginduaren bidez garatua izan dadin, hala, laguntzak ahalik eta arinen izapidetze aldera.

  1. artikulua. Xedea.

    Foru lege honen xedea da laguntza- eta onura-neurriak ezartzea 2009ko otsaileko uholdeek eta ekainaren 30eko txingor ekaitzak -nagusiki Valdegako dermioetan eta Metautengo bailaran, eta Allingo eta Ameskoako eskualdeetan-, bai eta hurrengo urteetan Nafarroako Foru Komunitatean antzeko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kaltetuta izan litezkeen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR