61/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, 'Cascante-Fitero NA-6900 errepidean N-113tik Fiterorako tartea zabaldu eta hobetzeko' proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak adierazi du Nafarroako Errepideen 2010-2018rako III. Plan Zuzentzailean, Nafarroako Parlamentuak onetsian, "Cascante-Fitero NA-6900 errepidean N-113tik Fiterorako tartea zabaldu eta hobetzeko" jarduketa sartzen dela.

Proiektuan ageri denez, NA-6900 errepidea zabaldu eta hobetuko da, saihesbide txikiak eginez trazadura hobetzeko bai oinplanoan bai sestran; orobat, N-113 errepidearekiko eta Fiteroko industrialdearekiko gurutzaguneak aldatuko dira, baita Fiteroren ondoan dagoen upategiko sarbideak ere, biribilgune bat eginez. Azkenik, Alhama ibaiaren gaineko gaur egungo zubia zabalduko da, eta bukaera izanen du NA-160 errepideko gaur egungo biribilgunean, Fiteroko hirigunean.

Jarduketaren luzera 4.240 m-koa da guztira. Oinplanoko trazadura nabarmen hobetuko da, gutxienez 265 m-ko erradioa emanez; horrek orduko 80 km-ko abiadura izateko aukera emanen du trazadura guztian, salbu eta upategi inguruko bihurgunean, 140 m-ko erradioa baitu eta orduko 60 km-ko abiadura, eta Fiteroko hirigunera iristean, abiadura orduko 40 km-tara murrizten baita.

Biribilgune bat aurreikusi da, 19+170 k.p.n, 24 m-ko diametroa eta 5,00 m-ko zabalerako eraztun galtzada izanen dituena, eta 1,00 m-ko bazterbidea alde bakoitzean.

Y gisako bi gurutzagune daude, bata hasieran, N-113an: plataforma handituko da bi errei berri sortzeko, bata NA-6900etik N-113ra sartzeko Iruñeko norabidean, eta bestea N-113tik NA-6900eranzko dezelerazio erreia, Fiteroko norabidean. Beste gurutzagunea 17+400 k.p.an egonen da, industrialdeko sarbidean, eta plataforma handitu eginen da lau errei jarriz, industrialdean sartu eta bertatik irten ahal izateko, bi norabideetan.

Egiturarik garrantzitsuena Alhama ibaiaren gaineko gaur egungo zubia handitzea da (Fiteroko sarreran). Gaur egungo 6,70 m-ko zabaleratik 12,00 m-koa izatera pasatuko da; zubiak bi bao ditu eta 34,00 m luze da guztira.

Sakanen gaineko lau egitura daude, markoekin konponduak, eta faunarendako pasabide erabilera anitzekoak dira; hala, 15+920 eta 16+585 k.p.etan 5,00x3,00 m-ko marko bana dute, 18+312 k.p.an 5,50x4,50 m-ko markoa eta, azkenik, 19+003 k.p.an 5,00x 4,50 m-ko markoa.

Eredu sekzioa galtzada batek osatuko du. Galtzadak 3,50 m-ko bi errei, 1,00 m-ko bazterbideak eta alde banatan 0,50 m-ko bermak izanen ditu.

T-32 zoladurako sekzioa egin nahi da. 35 cm-ko zagor artifiziala eta 15 cm-ko nahasketa bituminosoak izanen ditu, honelaxe banaturik:

-MBC-ko 9 cm, AC22 mota, B 50/70 S oinarria, tarteko geruzan.

-MBC-ko 6 cm, AC22 mota, B 35/50 S oinarria, errodadura geruzan.

Proiektuaren arabera, berrezarri eginen dira ukitutako zerbitzu hauek: telefono lineak, linea elektrikoak, Ur Mankomunitatearen hornidura hodia, Ureztatzaileen Sindikatuaren hodiak, Nilsaren hodia, Gas Naturalen hodiak eta argiteria publikoa.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman du, 2012ko martxoaren 14an.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Cascante-Fitero NA-6900 errepidean N-113tik Fiterorako tartea zabaldu eta hobetzeko" proiektua behin-behinekoz onestea.

  2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

  3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Fiteroko eta Cintruenigoko udaletxeetakoetan.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Fiteroko eta Cintruenigoko udalei, eta horiek premiatzea departamentuko edo udaletxeetako iragarki oholetan argitara dezaten.

Iruñean, 2012ko apirilaren 3an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

ERANSKINA"Cascante-Fitero NA-6900 errepidean N-113tik Fiterorako tartea zabaldu eta hobetzeko" proiektuaUkitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua
FINKA ZK. JABEA ETA HELBIDEA AZALERA DESJAB.(m²) KATASTROKO DATUAK
POLIGONOA LURZATIA LUR MOTA
FITEROKO UDAL MUGAPEA
FIT-001 Jimenez Bozal, JesusSan Raimundo pasealekua, 18-2.a (Fitero) 45 6 38 Urezt. alorra
FIT-002 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 919 6 532 Urezt. alorra
FIT-003 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 2.022 6 531 Urezt. olibadia
FIT-004 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 567 6 530 Urezt. alorra
FIT-005 Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)González Tablas, 7-4.a (Iruña) 43 6 444 Altxonbidea
FIT-006 Fernandez Carrillo, BenedictaLejalde, 31 (Fitero) 13 6 448 Larreak
FIT-007 Bermejo Yanguas, Ignacio JorgeDiaz y Gomara, 23 (Fitero) 38 6 9-A Urezt. alorra
FIT-008 Falces Jimenez, María PilarMercedarias Urbanizazioa, 2-2.a C (Corella)Falces Jimenez, JosefinaSan Juan Urbanizazioa, 1-3.a C (Corella) 184 6 8 Urezt. olibadia
FIT-009 Fernandez Gracia, BernardinoAlfaro, 34 (Fitero) 96 6 7 Almendrondoak
FIT-010 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 255 6 4-C Ureztaketako frutarbolak
FIT-011 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 202 6 4-A Urezt. alorra
FIT-012 Bayo Igea, BenitoEspoz y Mina, 3 (Fitero) 113 6 5-A Urezt. alorra
FIT-013 Fitero Logistica Industrial S.L.Dehesa de Ormiñen industrialdea, 6 (Fitero) 119 6 435 Elkorra
FIT-014 Fitero Logistica Industrial S.L.Dehesa de Ormiñen industrialdea, 6 (Fitero) 779 6 3 Elkorra
FIT-015 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 295 6 4-B Ureztaketako frutarbolak
FIT-016 Aliaga Yanguas, PrudencioSan Juan, 34 (Fitero) 717 6 1-A Almendrondoak
FIT-017 Aliaga Yanguas, PrudencioSan Juan, 34 (Fitero) 393 6 1-B Larreak
FIT-018 Fitero Logistica Industrial S.L.Dehesa de Ormiñen industrialdea, 6 (Fitero) 36 5 109 Urezt. alorra
FIT-019 Berrozpe Ruperez, Jose IgnacioBo. Bajo, 19 (Fitero) 108 5 107-B Larreak
FIT-020 Jimenez Jimenez, GregorioSan Raimundo pasealekua, 28 (Fitero) 1.592 5 106 Urezt. mahastia
FIT-021 Falces Inuñez,ElenaIñigo Arista, 27 (Cintruénigo)Falces Inuñez, AlejoSan Raimundo pasealekua, 24 (Fitero) 2.068 5 105 Urezt. alorra
FIT-022 Jimenez Jimenez, LuisMayor, 53 (Fitero) 920 5 104-A Urezt. alorra
FIT-023 Jimenez Jimenez, LuisMayor, 53 (Fitero) 101 5 104-B Larreak
FIT-024 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 190 5 540 Larreak
FIT-025 Aznar Berrozpe, JulioTudejen, 15 (Fitero) 838 5 103 Almendrondoak
FIT-026 Igea Gonzalez, Jose MariaPatrona, 4 (Fitero) 193 5 102 Urezt. olibadia
FIT-027 Jimenez Pascual, ManuelAngos, 18 (Fitero) 606 5 101 Urezt. alorra
FIT-028 Ruperez Torrecilla, JoaquinBo. Bajo, 15 (Fitero) 960 5 100 Urezt. alorra
FIT-029 Hernandez Tovias, MarcelinaDiaz y Gomara, 18 (Fitero) 1.606 5 99-A Almendrondoak
FIT-030 Hernandez Tovias, MarcelinaDiaz y Gomara, 18 (Fitero) 241 5 99-B Larreak
FIT-031 Igea Ochoa, RaimundoPozo, 10 (Fitero) 1.457 5 123 Urezt. mahastia
FIT-032 Aznar Fernandez, TrinidadFederico Mayo, 21 (Fitero) 1.317 5 98-A Larreak
FIT-033 Aznar Fernandez, TrinidadFederico Mayo, 21 (Fitero) 165 5 98-B Ureztaketako frutarbolak
FIT-034 Yanguas Bermejo, Jose MiguelParticular de Costa, 7-6.a D (Las Arenas) (Bizkaia) 1.563 5 97 Almendrondoak
FIT-035 Perez Barea, Jose JavierLardero, Logroño (Errioxa)Perez Barea, Jesus MariaSanta Barbara, 74 (Corella)Perez Barea, María JoseLos Fueros plaza, 1 (Tutera)Perez Barea, Sixto MariaArquijas, 3-2.a (Lizarra)Perez Barea, María AngelesAnelier pasealekua, 25-3.a C (Iruña) 465 5 124 Almendrondoak
FIT-036 Yanguas Lozano, RosarioPatrona, 18 (Fitero) 1.889 5 96 Almendrondoak
FIT-037 Ruperez Carrillo, JesusMayor, 3 (Fitero) 1.097 5 95 Almendrondoak
FIT-038 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 756 5 94 Larreak
FIT-039 Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)González Tablas, 7-4.a (Iruña) 1.742 5 93 Altxonbidea
FIT-040 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 38 5 126 Larreak
FIT-041 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 1.122 5 83 Larreak
FIT-042 Ruperez Huete, Ana CarmenBo. Bajo, 9 (Fitero) 493 5 91 Almendrondoak
FIT-043 Pina Galindo, JoaquinaMayor, 11 (Fitero) 221 5 89 Urezt. olibadia
FIT-044 Bodega Cooperativa San RaimundoLejalde, 25 (Fitero) 324 5 39 Larreak
FIT-045 Gonzalez Atienza, AngelaGalán doktorea, 5-1.a B (Iruña) 238 5 38 Ureztaketako frutarbolak
FIT-046 Hernandez Jimenez, AndresaAlfaro, 13 (Fitero) 276 5 37 Ureztaketako frutarbolak
FIT-047 Ruperez Perez-Rodriguez, María CarmenPio XII.a etorb., 54 (Fitero) 940 5 36 Ureztaketako frutarbolak
FIT-048 Hernandez Jimenez, AndresaAlfaro, 13 (Fitero) 913 5 35 Ureztaketako frutarbolak
FIT-049 Atienza Alfaro, Pedro MariaAngos, 35 (Fitero) 553 5 34 Ureztaketako frutarbolak
FIT-050 Bodega Cooperativa San RaimundoLejalde, 25 (Fitero) 816 5 33-A Bidea
FIT-051 Fiteroko Udalaren herrilurrakSan Raimundo pasealekua, 11 (Fitero) 35 5 40 Larreak
FIT-052 Jiménez Gracia, Javier AngelNiencebas, 7 (Fitero)Gonzalez Gonzalez, María BardaNiencebas, 7 (Fitero) 368 5 10 Ureztaketako frutarbolak
FIT-053 Jiménez Gracia, Javier AngelNiencebas, 7
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR