65/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko erlijio katolikoko irakasleei destinoak eta mugikortasuna esleitzeko arauak onesten dituena, baita aipatu irakasleak kontratatzeko kudeaketa arauak ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 3/2006 Lege Organikoak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du ikastetxe publikoetan erlijioak irakasten dituzten funtzionario irakasleen kidegoetakoak ez diren irakasleak lan-kontratazioaren araubidean ariko direla, Langileen Estatutuari jarraituz eta zein bere administrazio eskudunaren menpe, eta gehitzen du haien lan-araubidea irakasleen ordezkariek parte hartuz erregulatuko dela.

Aipatu lege testuan xedatutakoa bete dadin, argitara eman zen ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretua, aipatu lege organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako erlijio irakasleen lan-harremana arautzen duena (2007ko 138. Estatutako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 9koa) eta, besteak beste, kontrataziorako eskatzen diren baldintzak, kontratu bidezko harremanaren forma, edukia eta hura iraungitzeko arrazoiak zehazten dituena; orobat, zehazten du balorazio irizpide objektiboen arabera eskuratuko dela destinoa, administrazio eskudunak berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioak errespetatuz, eta lan-kontratu mugagabeak izanen direla, aipatu errege dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean agindutakoaren arabera.

Horrekin bat, foru agindu honek destinoak esleitzeko prozedura arautzea du helburu, ikasturte bakoitzean plantilletan agertzen diren erlijioko irakasleen lanpostu hutsak betetzeko; orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko ikastetxe publikoetan irakasten duten erlijioko irakasleak kontratatzeko prozedura arautzea, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioak betetzen direla bermatuz.

Foru agindu honen edukia Lan-kontratudunen Mahaiaren xede izan da nahitaezko negoziazioan.

  1. titulua

    Kontratazioaren xedea eta modalitatea

    1. artikulua. Xedea.

    2. Lan-kontratu mugagabea duten erlijio katolikoko irakasleei destinoak eta mugikortasuna esleitzeko sistema arautzea du xede foru agindu honek.

    3. Halaber, erlijio katolikoko irakasleak kontratatzeko izangaien zerrendak eratzeko prozedura eta kudeaketa arauak ezartzen ditu foru agindu honek, lanpostu hutsak eta ordezkapenak betetzeko balorazio irizpide objektiboen bidez, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioak errespetatuta, Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan.

    4. artikulua. Kontratazioaren iraupena eta modalitatea.

    5. Arau orokor gisa, erlijio katolikoko irakasleak denbora mugagaberako kontratatuko dira, lan-harremanaren titularra ordezteko kasuetan izan ezik, horietan Langileen Estatutuaren 15. artikuluko 1. ataleko c) letraren arabera eginen baita, foru agindu honetan kontratua iraungitzeko jaso diren arrazoiak galarazi gabe.

    6. Kontratua lanaldi osokoa edo partzialekoa izan daiteke, zer premia dauden ikastetxeetan, baina kontratuan jasotako ikastetxeetan lanaldiari eta destinoei buruz, hezkuntza plangintza dela eta, kontratuak indarra duen bitartean gerta daitezkeen aldaketak galarazi gabe.

  2. titulua

    Lan-harreman mugagabeko erlijioko irakasleak, destinoen esleipena eta mugikortasun araubidea

    1. artikulua. Destino motak.

      Lan-harreman mugagabeko erlijioko irakasleak hurrengo taldeetan banatuko dira, destinoen arabera:

      –Lan-harreman mugagabeko erlijioko irakasleak, destinoa ikastetxean dutenak.

      –Lan-harreman mugagabeko erlijioko irakasleak, behin-behineko destinoa dutenak.

    2. artikulua. Lan-harreman mugagabeko erlijioko irakasleak, destinoa ikastetxean dutenak eta destinoak esleitzeko araubidea.

      Foru agindu honetan araututako esleipen prozedurari jarraituz, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean edo gehiagotan destinoa eskuratzen duten lan-harreman mugagabeko irakasleak dira destinoa ikastetxean duten erlijioko irakasleak.

      Ondoko arauei jarraituz esleituko zaizkie destinoa eta mugikortasuna irakasle horiei:

    3. Destinoan irautea.

      Lanpostua hutsik geratuz gero, ikastetxean destinoa duten erlijioko irakasleak denbora mugarik gabe egoten ahalko dira ikastetxean berean, denbora horretan eta hezkuntza plangintza dela eta, kontratuan jasotako lanaldian gertatzen diren aldaketak galarazi gabe.

      Ibiltarien kontratuetan, hau da, bi ikastetxe edo gehiago esleituta dituztenetan, zer ikastetxetan duten irakastordu gehiago, hura izanen da destinoko ikastetxea.

    4. Mugikortasun kasuak.

      Ikastetxean destinoan duten erlijioko irakasleak hurrengo egoeretako batean izan daitezke, haien kontratuaren edukiko aldaketei dagokienez:

      1. Ikastetxeko destinoa galdu eta tokiz aldatuak. Foru agindu honen ondorioetarako, lan-harreman mugagabea eta destinoa ikastetxean izanik, hezkuntza plangintza dela eta, destinoko ikastetxeko irakastordu guztiak galtzen dituzten erlijioko irakasleak dira.

      Irakastordu eskasiagatik, ikastetxe, maila eta hizkuntza berean lanpostuak betetzen dituzten irakasle batzuen artean destinoa nork galduko duen zehaztu behar denean, haietako inork ez badu bere borondatez hautatzen, irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketa kasuan:

    5. Delako ikastetxean destinoa duela, zeinek daraman zerbitzu denbora gutxien lan-kontratu mugagabearekin erlijioko irakasle gisa.

    6. Destinoa ikastetxeren batean duela, zeinek daraman zerbitzu denbora gutxien lan-kontratu mugagabearekin erlijioko irakasle gisa.

    7. Zeinek daraman zerbitzu denbora gutxien lan-kontratu mugagabearekin erlijioko irakasle gisa.

    8. Zeinek duen antzinatasun txikiena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onartua.

    9. Berdinketak badirau, izangaiak lehen deituraren hurrenkera alfabetikoaren arabera lehenetsiko dira eta, hala behar bada, bigarren deituraren arabera; horretarako, zozketa eginen da Giza Baliabideen Zerbitzuan, zein letratatik abiatu jakiteko.

      Hezkuntza maila eta hizkuntza berean ikastetxe berean lanpostuak dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako erlijioko irakasle batzuen artean erabaki behar denean zein den irakastordu eskasiagatik destinoa galduko duena, haietako inork ez duelako borondatez aldatu nahi, irizpide hauek aplikatuko dira:

      –Ikastetxez aldatzera behartzen duen irakastorduen murrizketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ikasmailetan bakarrik gertatzen bada, Haur eta Lehen Hezkuntzako erlijioko irakasle gisa ari den irakaslea aldatuko da ikastetxez, arau honetan oro har ezarritako irizpideak aplikatuta.

      –Ikastetxez aldatzera behartzen duen irakastorduen murrizketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasmailetan edo/eta Batxilergoan bakarrik gertatzen bada, Bigarren Hezkuntzako erlijioko irakasle gisa ari den irakaslea aldatuko da ikastetxez, arau honetan oro har ezarritako irizpideak aplikatuta.

      –Ikastetxez aldatzera behartzen duen irakastorduen murrizketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo/eta Batxilergoan gertatzen bada, Haur eta Lehen Hezkuntzako erlijioko irakasle gisa ari den irakaslea aldatuko da ikastetxez, arau honetan oro har ezarritako irizpideak aplikatuta.

      1. Beren borondatez aldatuak. Foru agindu honen ondorioetarako, halakotzat hartuko dira, destinoa ikastetxean dutela, lan-harreman mugagabea duten erlijioko irakasleak, baldin eta:

      –Beren borondatez aukeratzen badute destinoa beste ikastetxe batean, hurrengo ikasturterako dituzten irakastorduak edo destinoko ikastetxeak aldatu direla ikusita.

      –Beren borondatez aukeratzen badute destinoa beste ikastetxe batean, nahiz aldaketarik ez izan haien kontratuan hurrengo ikasturterako.

    10. Mugikortasun prozedura.

      Ikasturte bakoitza hasi aurretik, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak Hezkuntza Departamentuaren web orrian (www.educacion.navarra.es) argitaratuko du zer irakasle aldatzen diren ikastetxez destinoa galtzeagatik eta zeini aldatzen zaizkien kontratuko baldintzak (irakastorduak edo ibilbideak) hurrengo ikasturterako.

      Zerrenda horiekin batera, epe bat emanen da erlijioko irakasleek adieraz dezaten beren destinoko ikastetxean jarraitu nahi duten hurrengo ikasturterako irakastorduak edo/eta ibilbideak aldatuta, edo beren borondatez aukeratzen duten beste destino bat jendaurreko ekitaldi batean edo Giza Baliabideen Zerbitzuak erabakitzen duen prozeduraren bidez. Orobat, nahiz eta hurrengo ikasturtean aldaketarik ez izan, irakasleek beren borondatez aukeratzen badute destinoko ikastetxez aldatzea, epe berean eman beharko dute horren berri.

      Aipatu aukerarik egiten ez badute, aurreko ikasturteko destino berean jarraituko dute hurrengo ikasturterako ezarritako irakastorduak edo ibilbideko ikastetxeak onartuta. Haien kontratuak aldatuko dira, premia berrietara egokitzeko.

      Ikastetxean irakastorduak galtzeagatik edo beren borondatez lekuz aldatzen diren irakasleek nahitaez agertu beharko dute jendaurreko ekitaldi batean edo, bestela, Giza Baliabide Zerbitzuak erabakitzen duen prozeduran beharko dute parte hartu, hurrengo ikasturterako destinoa aukeratzeko.

      Irakasle horiek ez badute parte hartzen destinoak aukeratzeko jendaurreko ekitaldian edo Giza Baliabideen Zerbitzuak erabakitako prozeduran, edo jendaurreko ekitaldi horretan destinorik esleitzen ez bazaie, kontratua deuseztatuko da, interesdunari eta enpresa batzordeari jakinarazi ondoren.

    11. artikulua. Lan-harreman mugagabeko erlijioko irakasleak, behin-behineko destinoa dutenak, eta horiek esleitzeko araubidea.

      Lanpostu huts bat dela eta, ikasturte hasieran edo hura abiatutakoan, lan-kontratu mugagabe bat izenpetzen duten izangaiak behin-behineko destinoko erlijioko irakasleak izanen dira. Esleitzen zaien behin-behineko destinoan (Nafarroako Foru Komunitatean) jarraituko dute kontratua egiten zaien ikasturtean.

      Kontratazioko ikasturte hori bukatutakoan, behartuta egonen dira jendaurreko ekitaldi batean parte hartzera edo, bestela, Giza Baliabideen Zerbitzuak erabakitzen duen prozeduran, ikastetxeko destinoa hurrengo ikasturterako aukeratzeko. Irakasle horiek ez badute jendaurreko ekitaldian parte hartzen, kontratua deuseztatuko da, interesdunari eta enpresa batzordeari jakinarazi eta tramitatu ondoren. Orobat, hezkuntzako plangintzaren arabera irakastordu nahikorik ez duten irakasleen kontratuak deuseztatuko dira, ezin dutelako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR