56/2013 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.13 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari ematen dio eskumen esklusiboa turismoaren sustapen eta antolamenduaren arloan.

Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak 23. artikuluan ezartzen du jatetxearen kontzeptua eta, 24. artikuluan, haren modalitateak eta sailkapena; eta erregelamenduzko garapenera igortzen du eska daitezkeen baldintza teknikoak zehazteko eta turismo arloko alderdiak arautzeko.

Jatetxeak eta kafetegiak ezinbesteko eskaintza dira herritarren garapen sozialerako eta aisiarako, eta ezinbesteko faktorea dira turistak erakartzeko; eta hori, bai berez, bai beste zerbitzu batzuen osagarri direlako.

Gainera, Nafarroako gastronomia indartzea, ezaguna eta kontuan hartua izan dadin, eta sukaldaritzan Nafarroako nekazaritzako elikagaien erabilera indartzea eta zabaltzea dira foru dekretu honen bidez onetsitako erregelamenduaren helburuak.

Foru dekretu honen bidez onetsi den erregelamenduak Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak kontuan hartzen dituen jatetxeak eta kafetegiak definitzen ditu.

Jatetxearen jarduera hasi baino lehen Nafarroako Turismo Erregistroan egin behar den aginduzko inskripzioari dagokionez, erregelamenduak erantzukizuneko aitorpena sartzen du, jardueraren titularrak aurkeztu beharko duena zehazten den dokumentazio osagarriarekin batera. Modu horretan, Turismoari buruzko Foru Legean egindako aldaketara egokitzen da. Hain zuzen, Barne merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko xedez zenbait foru lege aldatzen dituen apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legeak gauzatu zuen aldaketa hori.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abuztuaren 28an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Erregelamendua onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien antolamenduari buruzko erregelamendua onesten da. Haren testua ondotik erantsi da.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–Instalazioak egokitzea.

1. Foru dekretu honek indarra hartu baino lehen Nafarroako Turismo Erregistroan erregistratu diren jatetxe eta kafetegiek bost urteko epea izanen dute haien instalazioak eta zerbitzuak hark ezarritako beharkizunetara egokitzeko.

2. Epe hori iraganda, turismo arloko departamentu eskudunak foru dekretu honek ezarritako beharkizunei egokitu gabeko establezimenduei dagokien kategoria esleituko die, interesdunari entzun ondoren.

Bigarren xedapen iragankorra.–Tramitazioan dauden eskaerak.

Foru dekretu honek indarra hartzerakoan Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko tramitazioan dauden eskariak aurreko araudian xedatutakoaren arabera ebatziko dira, salbu eta interesdunak foru dekretu hau espresuki aplikatzeko eskatzen badu. Hori eginez gero, interesdunari lehen xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Garapena eta betearazpena.

Turismo arloan eskumena duen kontseilariak beharrezkoak diren xedapen guztiak ematen ahalko ditu foru dekretu hau garatu eta betearazteko.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO JATETXE ETA KAFETEGIEN ANTOLAMENDUARI BURUZKO ERREGELAMENDUA

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Erregelamendu honen xedea, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta dauden jatetxe eta kafetegiek bete beharreko baldintza teknikoak eta zerbitzuak antolatzea eta arautzea da.

    2. artikulua. Definizioa.

    1. Ohikotasunez eta lanbide gisa, jendearentzat irekitako instalazio finko edo mugikorretan otorduak eta edariak, prezio bat dela tarteko eta bertan kontsumitzeko, ematen dituzten establezimenduei esaten zaie jatetxe eta kafetegiak, Erregelamendu honetan ezarritako modalitateetako bati atxikita direla.

    3. artikulua. Salbuespenak.

    Hurrengoak erregelamendu honen esparrutik kanpo daude:

    1. Otorduak edo/eta edariak dohainik edo irabazi asmorik gabe ematen dituzten establezimenduak, zein den ere haien titulartasuna.

    2. Jatetxe...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR