283/2013 FORU AGINDUA, abuztuaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako basoko jardueretarako laguntzen deialdia aldatzen duena. Laguntza horiek martxoaren 13ko 119/2012 Foru Aginduan aurreikusi ziren, hots, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 12ko 319/2007 Foru Agindua aldatu zuenean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2007ko ekainaren 4an hartutako Erabakiaren bidez, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako basoko jardueren neurrirako laguntzak ematea baimendu zuen, banakako ebaluazioko araubidean.

Basoko lanen onura publikoa eta interes soziala otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legean oinarritzen da, horren bidez aldatu baitzen abenduaren 31ko 13/1990 Legea, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzkoa. Aurrekontu mugen barrenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak mendien edo baso lurren titular publiko zein pribatuei laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen die.

13/1990 Foru Legea garatzeko Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 104. artikuluan, ezartzen da ezen onura publikoko mendi gisa edo mendi babesle gisa katalogatutakoentzat laguntzak %40 eta %80 bitartekoak izanen direla, eta %20 eta %60 bitartekoak ez-katalogatuentzat.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 12ko 319/2007 Foru Agindu bidez ezarri ziren laguntza horiek emateko oinarriak. Gero, 2008. urtean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 17ko 311/2008 Foru Aginduaren bidez aldatu ziren eta, azkenik, 2012an, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren 119/2012 Foru Aginduaren bidez. Azken foru agindu horrek aurreikusi zuen 2012-2013 eta 2013-2014 laguntza-kanpainetan aplikatuko zela.

2013. urteko baldintza meteorologiko bereziki txarren ondorioz, atzeratu egin dira mendietako lan guztiak, eta horregatik 2012-2013 kanpainako espedienteetako jarduketak bukatzeko epea aldatu behar da, epea 2013ko irailaren 1etik 2014ko urtarrilaren 31ra arte luzatuz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 13ko 119/2012 Foru Agindua aldatzea (119/2012 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 12ko 319/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Landa Garapenerako 2007-2013ko aldirako eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueretarako laguntza araubidea ezarri zen), honako oinarri hauei dagokienez:

Seigarren oinarria.–Lanen bukaera. 1. puntua. Epeak eta aurkeztu beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR