21/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakian bildutako xedapenak zehaztu eta garatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez xedatu zen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 392.102.954 euro arte. Erabaki horren 4. artikuluan xedatu zen, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren foru aginduaren bidez, balioen jaulkipenen baldintza guztiak zehaztuko zirela, eta hango titularrari foru lege horren 66.1 artikuluko c) eta d) letretan bildutako eskumenak eskuordetu zitzaizkion.

Oraingo honetan hiru eragiketa eginen dira, 2010eko otsailaren 17an, 2011ko ekainaren 9an eta 2009ko irailaren 30ean egindako jaulkipenak berriz irekiko baitira (retap). Lehenbizikoaren balio nominala 200 milioi euro da, %3,875eko kupoiak ditu (25.000.000 euro), eta 2017ko otsailaren 14an du mugaeguna. Bigarrenaren balio nominala 120 milioi euro da, %5,8ko kupoiak ditu (25.000.000 euro) eta 2018ko ekainaren 9an du mugaeguna. Eta hirugarrenaren balio nominala 50 milioi euro da, %4,20ko kupoiak ditu (25.000.000 euro) eta 2019ko irailaren 30ean du mugaeguna.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenen ezaugarriak:

    1. 2010eko otsailaren 17an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2017ko otsailaren 14a; %3,875eko kupoia, ISIN ES0001353251) berrirekitzeak, 25.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, jaulkipen prezioa izan ezik, honelakoa baita:

      Ex-kupoiaren prezioa: %98,3325.

      Kupoi korritua: 923.003,47 euro.

      Ordaindu beharreko zenbatekoa: 25.506.128,47 euro.

      Dirua noiz ordaindu: 2013ko urtarrilaren 31.

    2. 2011ko ekainaren 9an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2018ko ekainaren 9a; %5,8ko kupoia, ISIN ES0001353293) berrirekitzeak, 25.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, jaulkipen prezioa izan ezik, honelakoa baita:

      Ex-kupoiaren prezioa: %104,5455.

      Kupoi korritua: 937.534,25 euro.

      Ordaindu beharreko zenbatekoa: 27.073.909,25 euro.

      Dirua noiz ordaindu: 2013ko urtarrilaren 31.

    3. 2009ko irailaren 30ean jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2019ko irailaren 30a; %4,20ko kupoia, ISIN ES0001353244) berrirekitzeak, 25.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, jaulkipen prezioa izan ezik, honelakoa baita:

      Ex-kupoiaren prezioa: %94.5842.

      Kupoi korritua: 350.000 euro.

      Ordaindu beharreko zenbatekoa: 23.996.050,00 euro.

      Dirua noiz ordaindu: 2013ko urtarrilaren 31.

  2. artikulua. Jaulkipenen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR