182/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko, eta laguntzen deialdia onetsi da 2017. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko landa garapenerako programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak ematearen ondorioetarako, 2014-2020 eperako.

Programa horretako 1. neurriak “Ezagutzen eta informazioaren transferentziaren jarduerak” du izena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 14. artikulua aplikatuz. Neurri hori horizontala da programazio estrategikoaren testuinguruan eta lagungarria da EBko focus arearen landa garapenerako erlazio handi baterako eta lehentasun guztietarako, hala nola: nekazaritzari buruzko ezagutzen eta berrikuntzen transferentzia, ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea, nekazaritzari lotutako ekosistemen lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzea eta landa eremuen gizarteratzea eta garapen ekonomikoa garatzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an eman 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri dira 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko. Jarduera horiek beharrezkoak dira nekazaritza arloko prestakuntza egin behar baita ustiategiak nahikoak eta lehiakorrak izan daitezen, elikagaiak seguruak eta kalitatezkoak izateko eta landa eremuei eta nekazaritzako industriaren jardunari eusteko.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko maiatzaren 17an egin bilkuran, erabaki du 300.000 euroko gastu urte anitzekoa baimentzea, prestakuntza jarduerei laguntzea emateko, LGENF-Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan. 200.000 euro 2017ko aurrekontuen kargura ordainduko dira, eta, 100.000 euro, berriz, 2018ko aurrekontuen kargura.

Izandako esperientzia dela-eta, komenigarria da kudeaketaren zenbait alderdi aldatzea, onuradunek segurtasun juridiko handiagoa izan dezaten eta prestakuntzarako funtsen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin. Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, behin organo eskudunak aldez aurretik diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez eta laguntzen araubideak indarrean jarraitzen duenez 2020ko abenduaren 31ra arte, bidezkoa da deialdi hau onestea eskaerak aurkezteko epea noiz bukatuko den ezartzeko eta eskaerak ebaluatzeko, hori dena aipatutako foru aginduarekin bat.

Ikusita foru agindu honek Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzarena dituela, eta ekitaldi honetako aurrekontuak diru erabilgarria duela.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an eman 318/2016 Foru Agindua aldatzea, foru agindu honen eranskinean jasotzen den moduan. Foru agindu horren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko.

Lehen xedapen gehigarria.–2017rako laguntzen deialdia.

  1. Deialdia onesten da 2017an lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak emateko.

  2. Eskaerak aurkezteko epea hamabost...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR