74/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, ekainaren 30eko 114/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, prozedura ezarri zen Nafarroako Gobernuak baimena eman dezan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate irakaskuntza ofizialak ezartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitate irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak prozedurak arautzen ditu unibertsitate irakaskuntzen ezarpena baimentzeko, titulazioak egiaztatzeko eta titulazio horien hasierako egiaztapena berritzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean, 114/2009 Foru Aginduak prozedura arautzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate irakaskuntzen ezarpena baimentzeko.

1393/2007 Errege Dekretuan sartutako aldaketak direla-eta, beharrezkoa da foru agindu hori egokitzea ondokoa erantsiz: Nafarroako Unibertsitate Publikoak jarraitu beharreko prozedura titulazioak ezarri ondoren haien egiaztapena berritzeko, titulazio horiek bete beharreko baldintzak prozedura hasi ahal izateko, eta hasierako egiaztapena berritzeko eskaeraren epeak.

Ikusirik Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren txostena eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekainaren 30eko 114/2009 Foru Agindua aldatzea, prozedura ezarri zuena Nafarroako Gobernuak baimena eman dezan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate irakaskuntza ofizialak ezartzeko, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren barnean.

Bat. Zioen azalpeneko 3. lerroaldea aldatzen da. Hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“Hartara, foru agindu honek prozedurak ezarriko ditu Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren ondoriozko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate irakaskuntza ofizialak ezartzeko eta haien egiaztapena berritzeko.”

Bi. 1.1 artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“Foru agindu honek helburu du prozedura garatzea Nafarroako Gobernuak baimena eman dezan unibertsitate irakaskuntza ofizial berriak ezartzeko eta prozedura eta epeak arautzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate titulu ofizialen egiaztapena berritzeko.”

Hiru. 2. artikuluko titulua aldatzen da. Hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“Titulazio berrien ezarpena baimentzeko prozedura.”

Lau. 3. artikulua aldatzen da. Hona testu berria: “3. artikulua. Titulazioen egiaztapena berritzeko prozedura.

  1. Egiaztapena berritzeko epeek urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 27. bis artikuluan ezarritakoari jarraituko diote.

  2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak urtean bi epe izanen ditu, bakoitza hamar egun baliodunekoa, titulazioen egiaztapena berritzea eskatzeko: lehenbizikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR