ERABAKIA, 2008ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Done Jakue Bidearen 2008-2010erako Departamentuarteko Batzordea eratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Parlamentuak, bi mila eta zortziko otsailaren hogeita zortziko osoko bilkuran, Done Jakue Bidearen 2008-2010erako Departamentuarteko Batzordea eratzeko Nafarroako Gobernuari egin beharreko eskaeraren ebazpena onetsi zuen. Hona hemen testua:

1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio hirurteko (2008, 2009 eta 2010. urteetarako) jarduketa plan orokorra egin dezala lau hilabeteko epean, abian diren programak eguneratu, helburuak birformulatu eta beste batzuk planteatzeko, Done Jakue bidearen inguruan.

2. Done Jakue Bidearen 2008-2010erako Departamentuarteko Plan Orokorrak zehaztasun hauek izan behar ditu, gutxienez:

-Jarduketarako esparru zehatzak agertzea, eta horien plangintza egiteaz eta abian jartzeaz arduratuko den administrazio organoa zein den azaltzea.

-Esparru bakoitzeko berariazko ekintzak, eta horietako bakoitzaren gutxi gorabeherako kostua.

-Ekintza garrantzitsuenak gauzatzeko kronograma.

-Ekintzak gauzatzeko aurrekontu beharrak, halakorik bada.

Nafarroako Gobernuak, ebazpen hori betetzearren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluan xedatutakoarekin bat, egoki ikusten du Departamentuarteko Batzorde bat sortzea, non kasuan-kasuko eskumen esparruak bilduko diren.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

  1. Done Jakue Bidearen 2008-2010erako Departamentuarteko Batzordea eratzea, kide hauekin:

    Batzordeburua:

    -Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria.

    Kideak:

    -Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusia.

    -Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.

    -Barne zuzendari nagusia.

    -Komunikazio zuzendari nagusia.

    -Toki Administrazioko zuzendari nagusia.

    -Herri Lan zuzendari nagusia.

    -Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia.

    -Kultura zuzendari nagusia.

    -Osasun zuzendari nagusia.

    -Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia.

    -Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

    Idazkaria:

    -Turismo zuzendari nagusia.

  2. Done Jakue Bidearen 2008-2010erako Departamentuarteko Batzordearen helburua izanen da Done Jakue...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR