15/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena eta lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Bestetik, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako langile operatiboen plantilla mantentzeko beharra eta langile mota horren aldi baterako kontrataziorik ez dela kontuan hartuta, beharrezkoa da lan publikoaren eskaintza partziala onestea, gaur arte sortu diren suhiltzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesuari ekiteko.

Azkenik, Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 45. artikuluak, urriaren 25eko 15/2010 Foru Legearen bidez eman zaion idazketan, 5. idatz-zatian ezartzen du polizia kidegoetako lanpostuak aipatuko direla plantilla organikoetan eta horietan adieraziko dela, besteak beste, destinoak betetzeko sistema. Horregatik, bidezkoa da ezartzea lanpostuak betetzeko Foruzaingoko zein unitatetan ez den aplikatuko sistema arrunta (lehiaketa), baizik eta berariazko lehiaketa, sarbide hori aplikatzeko foru lege horrek finkatzen dituen arrazoiak gertatzen baitira. Orobat, martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeraren artikulu bera aplikatuz, bidezkoa da ezartzea Foruzaingo plantilla organikoan bigarren jarduerako lanpostuak izaten ahal dituzten unitateak, baita bertan jarraitzeko baldintzak izanen dituzten lanpostuetako unitateak ere.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 14ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

    Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

    Ondare Zuzendaritza Nagusia: Teknikari-ofizial argiketaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 4911 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua.

    Osasun Zuzendaritza Nagusia: Medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 68230 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua.

    Nafarroako Enplegu Zerbitzua: Administraria. Lanpostu huts bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR