24/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortu zuen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortu zen, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikia (egungo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua), kide anitzeko kontsulta organo gisa adineko pertsonen arloko kontuetarako, hirugarren adineko pertsonek eta haiei loturiko entitateek parte hartu ahal izateko herritarren sektore horren ongizatea hobetzen.

Maiatzaren 7ko 39/2007 Foru Dekretuaren bidez, kontseilua sortzeko foru dekretua aldatu zen, Nafarroako Adinekoen Kontseiluari aniztasun handiagoa emateko. Horren ondorioz, organo horren osaera, antolamendua eta eginkizunak aldatu ziren.

Egungo errealitateak erakusten du adinekoen arloari oso lotuta dauden kolektibo batzuek ez dute ordezkaritzarik Kontseiluan; lanbide edo korporazio elkarteetako kolektiboek, esate baterako, haien ezaugarri bereziak direla eta, jubilatuen elkarte edo federazioetatik edo sektoreko beste kolektibo batzuetatik bestelakoak baitira.

Bestalde, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura berria dela eta, beharrezkoa da Nafarroako Adinekoen Kontseilua aldatzea.

Horiek horrela, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortu zuen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretua aldatzea.

Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortu zuen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren 4. artikulua honela idatzita gelditu da:

"4. artikulua.

  1. Nafarroako Adinekoen Kontseilua honako hauek osatuko dute:

    1. Kontseiluburua.

    2. Bi kontseiluburuorde.

    3. 24 kontseilukide gehienez; horietako batek idazkari lanak eginen ditu, botoa eta hizpidea dituela.

  2. Kontseiluko burua izanen da gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularra.

  3. Lehenengo buruordea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia izanen da. Kontseiluko buruaren ordez arituko da, hura kanpoan edo eri dagoenean, edo legezko beste arrazoiren batengatik ez dagoenean.

  4. Bigarren buruordea artikulu honen 5. idatz-zatiko c), d), e) eta f) letretan adierazten diren elkarte, entitate eta erakundeetako kideek beren artetik aukeratutako pertsona bat izanen da. Lehenengo buruordearen ordez arituko da, ondorio guztietarako, kontseiluburua ordezteko aipatu diren kasu beretan.

  5. Kontseiluko kideak honela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR