111/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 17koa, uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea.

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta uztailaren 2ko 35/2012 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Gizarte Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa.

Uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez, aipatu departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Bertan, departamentuko administrazio unitate guztiak eta bakoitzari dagozkion eginkizunak zehatz-mehatz arautu ziren.

Foru dekretu honen bidez foru dekretu hura aldatzen da, Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura murrizten baita, bi zerbitzu bateratuz. Horrek ez du eraginik izanen departamentuaren eragimenean eta eraginkortasunean, haren funtzionamenduari eta eginkizunak betetzeari dagokienez.

Hori horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Politiketako Departamentuaren egituraren aldaketa.

Bat. 8. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

"8. artikulua. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

  1. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

    1. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua.

    2. Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzua.

    3. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua.

  2. Era berean, Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde autonomoa Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik geldituko da."

    Bi. II. kapituluaren 3. atala, hemendik aurrera, "Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzua" deituko da, eta 13. artikulutik 18.era bitarteko artikuluak bertan sartuko dira.

    Hiru. 13. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

    13. artikulua. Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuaren eskumenen esparru material eta funtzionala eta haren egitura.

    1. Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu gizarte zerbitzuen, garapenerako nazioarteko lankidetzaren eta immigrazioko politiken koordinazioaren esparruetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR