26/2012 FORU LEGEA, abenduaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA EKAINAREN 21EKO 13/2012 FORU LEGEA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEEN ARLOAN PRESAKO ZENBAIT NEURRI HARTZEARI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

2012rako defizit-helburua betetze aldera Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoari jarraikiz, Nafarroako Parlamentuak neurri-sorta bat onetsi du, atzerakada bat dakarrena langile publikoentzat oso sentiberak diren arloetan -esate baterako, lansarietan eta lan-baldintzetan-, bai eta lehenago negoziazio-gai izandako eskubideak kentzea ere.

2012rako defizit-helburua betetze aldera Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoak berekin ekarri behar du diru-sarrera publikoak sendotzeko nahiz lanpostuak mantentzeko neurriak hartzea.

Lortu nahi denaren aurkakoa lortzen ari dira Nafarroako Gobernuak abian jarritako neurri batzuk.

Langileen arloko neurri jakin batzuen bidez gastua murriztea, zerbitzu publikoek okerrera egitea ekartzeaz gain -gizarte demokratiko, bidezko eta berdintasunezko baten zutabe nagusiak dira zerbitzu publikoak-, eragin negatiboa izaten ari da gure erkidegoko langabezia-tasan, eta, ondorioz, kalte egiten ari zaie familiei eta Nafarroako ekonomiaren aktibazioari.

Ezin dugu ahantzi zerbitzu publiko hobeak dituzten gure inguruko herrialdeak direla krisiaren oldarrari hobekien eusten ari zaizkionak.

Hortaz, beharrezkoa da Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea zuzentzea, bai eta aldatu nahi den foru legeak marraztutako ildoan sakontzen duten dekretuak ere, bai funtzionarioen bai estatutupeko eta lan-kontratuko langileen lanaldiari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren mendeko enpresa publikoak barne, ekonomia suspertzeko neurriak ezartzen joateko, hazkundearen, enpleguaren eta ongizate estatuaren alde lan eginez.

  1. artikulua.

    Aldatu egiten da ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 4. artikulua. Honela gelditzen da:

    4. artikulua. Lanaldia.

    1. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen urte osoko lanaldia 1.592 ordukoa izanen da.

    2. Aurreko idatz-zatian finkatutako urteko lanorduen kopuruaren gainean dagokion konpentsazioa aplikatu ondoren, txandaka aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko nahiz haren menpeko erakunde autonomoetako langileek lanpostuan benetan egon beharreko lanaldi hau izanen dute:

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR