73/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren Erregistro fiskalaren edukia eta funtzionamendua arautzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 38/2013 Foru Legeak hogeita batgarren xedapen gehigarria erantsi zion Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrari, bikote egonkorren eta ezkonduen arteko berdintzea arautzeko, Konstituzioari buruzko jurisprudentziarekin bat.

Hala da, izan ere Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen kontra 5297-2000 konstituziokontrakotasun errekurtsoa jarri zen, eta horri buruzko Konstituzio Auzitegiaren 2013ko apirilaren 23ko epaiak deklaratu zuen Legeak ezarritako bikote egonkorren eta ezkonduen arteko berdintzea Konstituzioaren aurkakoa zela, zeren nahitaezko berdintze horrek urratzen baitu pertsonek erabakitzeko duten eskubidea, Konstituzioaren 10.1 artikuluan xedatua. Orobat, hala da kasu horietan non bikote egonkorreko kideak ezkontidetzat hartzen baitira Nafarroako legeria fiskalaren ondorioetarako, etekinak zenbatzeko eta kenkariak edo salbuespenak aplikatzeko, zeren berdintze-arau hori ez baitago bikotearen borondatearen mende. Hitz batean, Legeak ezarritako berdintzeak manu izaera duenez, berarekin dakar bikote egonkorrei nahitaez ezkontideen araubidea ezartzea, eta hori Konstituzioaren kontrakoa da.

Epai horretatik ondorioztatzen diren irizpideei men egiteko eta bikote egonkorren ondorio fiskalak egoki kudeatzeko, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hogeita batgarren xedapen gehigarri horrek Bikote egonkorren Erregistro fiskal bat sortu zuen, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria gaitu zuen, foru agindu bidez arau ditzan haren edukia eta funtzionamendua, eta behar diren formularioak onets ditzan inskribatzeko eta deuseztatzeko eskaerak egiteko.

Gaikuntza horren esparruan, foru agindu honetan Erresitroaren ezaugarriak xeheki arautzen dira, bikote egonkorrak ezkonduekin berdintzearen ondorioetarako. Bikote egonkorretako kideak ezkontideekin berdinduko dira, ondorio fiskaletarako, baldin eta bi baldintza betetzen badira. Batetik, bikote egonkorraren izaera izan beharko dute, aplikatzekoa zaien araudi zibilean xedatutakoarekin bat. Bestetik, bikote egonkorren Erregistro fiskalean inskribatu beharko dute. Hitz batez, bikote egonkorren eta ezkonduen arteko berdintzea ez da jada automatikoa, bikote egonkor izateagatik bakarrik, baizik eta, Konstituzio Auzitegiaren doktrinarekin bat, argi agertu behar da bikote egonkorrak arlo fiskalean ezkonduekin berdindu nahi duela: nahitaezko baldintzak dira ezkonduekin berdintzeko eskaera, ondorioz, eta Erregistro fiskalean inskribatu behar izatea, ondorio fiskaletarako bikote egonkorrak ezkontide gisa har daitezen.

Esandakoaren arabera, zehaztu behar da sortutako Erregistro fiskalak ez duela zehazki betetzen bikote egonkorren Erregistro fiskal bat izatearen eginkizuna, baizik eta ezkonduekin berdintzea aukeratu duten bikote egonkorren Erregistro fiskal baten eginkizuna. Borondatezko eta deklaraziozko Erregistroa da. Bikote egonkor bateko kideek berek hala nahita eskatzen dutenean Erregistro fiskalean inskribatzea, aukeratzen dute ezkonduekin berdintzea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Ondarearen gaineko Zergan, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergan, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan.

Ez da, beraz, eratzeko izaera duen erregistro bat. Aplikatzekoa zaion legeria zibil berariazkoak ezartzen dizkion baldintzak bete beharko ditu Erregistroan inskribatu nahi duen bikoteak, halako moduz non bikote egonkorraren konfiguraziorik ez badu ez baitu izaera hori hartuko Erregistro fiskalean inskribatzeagatik.

Orokorki, noiznahi eska daiteke Erregistroan inskribatzea, 030 ereduaren bidez. Eredu horretan egindako eskaerak ondorioak izanen ditu hortik aurrera sorrarazten diren zergei dagokienez; nolanahi ere, bada salbuespen bat: baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea bukatu baino lehen egiten bada eskaera, eta frogatzen bada bikote egonkorra jadanik bazela aurreko urteko abenduaren 31n, eska daiteke egun horretatik aurrera aplikatzeko ondorioak.

Erregistroaren kudeaketa errazteko eta zergadunei karga berririk ez ezartzeko, aukera ematen da ezkonduekin berdintzeko eskaera (hau da, Erregistroan inskribatzeko eskaera) egitea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezten den unean, epe barnean egiten bada betiere, horretarako ezartzen diren laukitxoak edo atalak markatuz. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren bidez inskripzioa eskatzeko, beharrezkoa da zergaren sorrarazpen egunetik behintzat izatea bikote egonkor (oro har, aurreko urteko abenduaren 31tik). Horregatik, Pertsona Fisikoen Errentaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR