37/2014 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa. Honako honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuen hornidura.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Azken ikasturteetan ikusi da premia zegoela neurriak hartzeko, unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoen lanpostuetan sartzeko modua antolatzeari eta homogeneizatzeari dagokionez. Foru Dekretu honen xedea da lanpostuen hornidura zentzu zabalean arautzea, hau da, ez soilik mugatuz behin betiko destinoko kasuetan, baizik eta ikasturte baterako behin-behineko destinoak edo zerbitzu eginkizunetakoak ere barne hartuz.

Behar horren jatorria askotarikoa da. Batzuetan, beharra proiektuak ezartzetik dator, eta zenbat ikastetxeri dagokion aintzat hartuta proiektuetako bakoitza zabala ez bada ere, denak batera hartuta, bolumena hartzen dute eta horrek eskatzen du proiektuak gauzatzeko behar diren lanpostuetara sartzeko baldintzak zehaztu behar izatea. Beste batzuetan, baliabide eta laguntza zentroetara sartzeko baldintzak eta ondorioak homogeneizatzeko beharrak daude, izan ere, denen funtzioa baita hezkuntza sistemari laguntzea eta, horrek, interesdunengan sorrarazten dituen eskubide eta betebeharretan bateratasuna izatea eskatzen du. Azkenik, beharra dator ere hezkuntza programak ezartzearen eta zabaltzearen ondorioz, kasu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza.

Lehenago ere adierazi den gisan, Foru Dekretu honen xedea da lanpostuen hornidura arautzea, zentzu zabalean, hots, behin betiko destinoetara mugatu gabe. Zabaltasun horrek hainbat egoera arautzea dakar. Horietako bakoitzaren kausa araudi desberdinetan dago. Horrela, zerbitzu eginkizunei dagokienez, kontuan izan beharko da zerbitzu eginkizunen kausa abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen 23.1. artikuluan dagoela. Foru Dekretu Legegile horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginari buruzko abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileko 98. artikuluak aurreikusten du foru funtzio publikoan irakasle lanpostuen hornidura foru lege bidez arautzen ez den bitartean, arlo horiek arautzen dituen estatu mailako araudia izanen dela aplikagarri. Arlo hauek arautzen dituen estatu mailako araudia osatzen dute, besteak beste, Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasle funtzionarioen kidegoetako espezialitateak ezartzen dituzten azaroaren 8ko 1834/2008 eta azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuek, hurrenez hurren, eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze lehiaketa eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk arautzen dituen urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuak. Nafarroan zuzenean da aplikagarria estatu mailako araudia, langileen estatutuaren testu bateginak horretara igortzen duelako. Hori horrela, langileen estatutuaren testu bateginak adierazi bezala, Nafarroan zuzenean aplika daitekeen estatu mailako araudiarekiko errespetutik abiatuz, Foru Dekretu hau araudi hori osatzera dator zenbait alderditan. Indarrean sartzen den unetik aurrera onesten diren deialdietarako loteslea izanen da eta, beraz, segurtasun juridikoko arrazoiak tarteko, deialdi hauek denbora koherentzia gordeko dute, funtzionarioen eskubideak zein Nafarroako hezkuntza sistemaren beharrizanak bermatzeko.

Azkenik, azken xedapenetan hirugarrenak apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluaren aldaketa dakar. Foru Dekretu horren bidez eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 24.2. artikulua partzialki garatuz, prestakuntza eta hobekuntza profesionala eskaintzen zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei, horrela, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran dauden funtzionario irakasleek aukera izan dezaten irakaslana koordinatzeko organo izaera duten (eta ez Administrazioaren unitate organikoaren izaera) departamentu didaktikoetako burutzak hartu ahal izateko.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorrita, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 30eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Helburua.

    Foru Dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien zenbait lanpostu probisionalki, behin betiko eta zerbitzu eginkizunen araubidean hornitzea.

  2. artikulua. –Lanpostuak betetzea berariazko proiektu edo programetan, zerbitzu eginkizunen araubidean.

  3. Oro har, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketak deituko ditu ikastetxeetan hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean betetzeko.

  4. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean hornitu ahalko dira, ezartzen diren ikastetxean, artikulu honetan ezarritakoarekin bat, gehienez ere bi ikasturtetan.

  5. Eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak, proiektu edo programa zein gairekin loturik dagoen, haren arabera. Gutxienez ere ondoko alderdiak bete beharko dituzte:

    3.1. Berariazko proiektuaren edo programaren justifikazioa eta zein ikastetxetan ezartzen den.

    3.2. Deituko diren lanpostuen ezaugarriak.

    3.3. Bi ikasturteetako bakoitzean emanen diren zerbitzu eginkizunen gehienezko kopurua.

    3.4. Deialdian parte hartzeko baldintzak. Horien artean izanen da, gutxienez, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakasle funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa izatea.

    3.5. Hautapen sistema ondokoa izanen da: eskuratu nahi den lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektuaren aurkezpena edo defentsa. Baztergarria izanen da hari esleitutako puntuazioaren erdia gainditzen ez dutenentzat.

    3.6. Hautapen organoak hiru kidek osatuko dituzte, deialdi berean izendaturikoak edo deialdian adierazten den epe eta prozeduraren bidez izendaturikoak. Horietako bi Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak proposatuko ditu eta, beste bat, Langile Irakasleen Batzordeak.

  6. Artikulu honetan aipatzen diren zerbitzu eginkizunek deitutako ikastetxean dagokion espezialitate eta hizkuntzan lanpostu huts bat egotea izanen dute baldintza, behin aurreikusitako premiak zehaztu direnean, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzarekin bat.

  7. Artikulu honen babesean emandako zerbitzu eginkizunak bukatu eginen dira ondoko kausetakoren bat tarteko:

    1. Aldi jakin baterako eman zirelako eta aldi hori bukatu delako.

    2. Ikastetxea kendu edo aldatu delako kentze edo aldatze horrek kalteturiko zerbitzu eginkizunen jarraitutasuna galarazten badu.

    3. Interesdunak espresuki uko egin diolako.

    4. Gerora sortutako arrazoiak, honako hauen ondorioz: lanpostua betetzeko gaitasun edo egokitzapen falta, agerian jarria emandako eginkizunak eraginkortasunez betetzeko errendimendu urria erakusteagatik, edo eginkizunen edukia aldatu izana.

      Arrazoi hauengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak, Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako txosten arrazoitu baten bidez eskatuko du zerbitzuen eginkizunak bukatzeko prozeduraren hasiera.

      Prozedura Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez hasiko da. Ebazpena ikastetxeko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera igorriko da deialdia proposatu duen organora, honek egoki iritzitako jarduerak egin ditzan, interesdunari eta Langile Irakasleen Batzordeari entzun ondoren.

      Bidezko jarduerak egin ondotik, deialdia proposatu duen organoak kontrataturiko langileek lanposturako duten gaitasuna edo egokitzapena baloratzeko txostena egin eta Giza Baliabideen Zerbitzura igorriko du.

      Aipaturiko txostena negatiboa den kasuetan, Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpen bidez zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie.

    5. Jarduneko zerbitzua ez den zeinahi beste egoera administratibotara pasatzea.

    6. Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

    7. Langileari beste zerbitzu eginkizun bat eman izatea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean zein beste edozein administrazio publikotan.

    8. Zerbitzu eginkizunen kontzesioa arrazoitu zuen beharra desagertu izana, ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleek lanpostu hori bete dutelako.

  8. Salbu eta behar bezala justifikaturik dauden kasuetan, zerbitzu eginkizuna modu aurreratuan bukatzen denean aurreko ataleko b eta c letretan aurreikusitako kasuen ondorioz, bukaera horrek bat egin beharko du ikasturtearen bukaerarekin.

  9. Merezimendu lehiaketaren deialdi bidez bete ez diren lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean bete ahal izanen dira, materialki eskuduna den organoak proposaturik eta ikasturte bateko iraupenarekin.

  10. artikulua. Lanpostuak betetzea zerbitzu eginkizunen araubidean Hezkuntza Departamentuaren mendeko Irakasleei Laguntzeko Zentroetan eta Baliabide Zentroetan.

  11. Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketen deialdiak eginen ditu, zerbitzu eginkizunen araubidean hornitzeko Irakasleei Laguntzeko Zentroetako (ILZk) aholkulari eta zuzendarien lanpostuak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ), Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) eta beste baliabide zentro batzuetako irakasleen lanpostuak.

  12. Eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak, ikastetxea zein gairekin loturik dagoen haren arabera. Gutxienez ere ondoko alderdiak bete beharko ditu:

    2.1. Eskaintzen diren lanpostuen kopurua eta ezaugarriak.

    2.2. Deialdian parte hartzeko baldintzak. Horien artean izanen da, gutxienez, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakasle funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa izatea.

    2.3. Hautapen sistema. Bi zati izanen ditu eta balorazioa %50ean haztatuko da.

    1. Lehen atalean eskuratu nahi den lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektua aurkeztu edo defendatu beharko da. Baztergarria izanen da zati honi esleitutako puntuazioaren erdia gainditzen ez dutenendako.

    2. Bigarren atalean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR