68/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, Bertizko Jaurerria Zainketa Bereziko Eremu deklaratu eta hura Erabili eta Kudeatzeko III. Plan Zuzentzailea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Bertizko Jaurerria Bertizaranako udal mugapean dago, Nafarroako iparraldean, eskualde biogeografiko atlantikoaren barnean. Iparraldean Etxalarko udalerria du mugakide, ekialdean Baztan, mendebaldean Bidasoa-Berroarango Administrazio Batzarrearen lurrak eta Oieregiko eta Narbarteko kontzejuak, eta hegoaldean Bidasoa ibaia. 2.052 hektareako azalera du.

Gune honek Nafarroako dibertsitate biologikoaren erakusgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta faunako espezieak biltzen ditu. Zenbait kasutan beren banaketa eremu naturalean galtzeko zorian dauden espezieak dira; beste espezie batzuen banaketa eremua murrizturik dago, edo berez txikia da. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, habitat natural eta basa espezie horiek luze iraun dezaten, aktiboa eta prebentziozkoa izanen den kudeaketarako sistema eraginkorrak erabiliz horretarako.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk ageri dira Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan (habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoan), edo 79/409/EEE Zuzentarauan (basa hegaztiak kontserbatzeari buruzkoan). Horrek balio handia ematen du, Foru Komunitatearen esparruan ez ezik, Europar Batasunarenean. Zuzentarau horiek Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan dituen tresna nagusiak dira eta, horri begira, lekuen sare ekologikoa sortu da, Natura 2000 Sarea, Batasunaren intereseko deklaratzen diren era guztietako habitat naturalak eta flora eta faunako espezieak lehengoratu edo kontserbazio egoera egokian mantentzeko.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Gero, Nafarroako Gobernuak, 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Zainketa Bereziko Eremu deklaratzen ahal ziren lekuen zerrenda onetsi zuen behin-behinekoz, Europako Natura 2000 sare ekologikoan sartzeko. Horien artean dago ES2200017 eremua, "Bertizko Jaurerria" izenekoa. Europako Erkidegoen Batzordeak behin-behineko zerrenda hori onetsi zuen 2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakian, horren bidez eskualde biogeografiko atlantikoko Batasunaren intereseko lekuen zerrenda onetsi baitzen, Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauari jarraituz.

Batasunaren intereseko leku bat onetsi eta gero, estatu kideak Zainketa Bereziko Eremu deklaratu behar du, eta neurriak ezarri behar ditu, Batasunaren intereseko leku izendatzeko kontuan hartu diren espezieen populazioak eta habitat naturalak kontserbazio egoera egokian mantendu edo lehengoratu ahal izateko. Izendapen hori ahalik eta lasterren egin behar da, eta betiere sei urteko epea igaro baino lehen.

Bestalde, Foru Diputazioak Bertizko Jaurerria Natur Parke deklaratu zuen 1984ko martxoaren 25eko Erabakiaren bidez. Geroago, 67/1991, 140/1991, 494/1995 eta 562/1995 foru dekretuek administrazioa eta kudeaketa arautu zituzten, parkea erabili eta kudeatzeko lehenbiziko bi plan zuzentzaileak onetsiz. Plan zuzentzailea parke naturalak kudeatzeko tresna bat da, Basa Flora eta Fauna Zaintzeari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legean jasoa.

92/43/EEE Zuzentarauak ekarri dituen betebeharren ondorioz, eta Bertizko Jaurerriko Natur Parkea Erabili eta Kudeatzeko Bigarren Plan Zuzentzailea osorik berrikusteko epearen amaiera dela-eta, leku hori Zainketa Bereziko Eremu izendatu behar da eta Bertizko Jaurerriko Natur Parkea Erabili eta Kudeatzeko III. Plan Zuzentzailea onetsi. Plan horretako ekintzak, neurriak eta jarraibideak egokiak dira aipatu zuzentarauan jasorik dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei erantzuteko Bertizko Jaurerrian.

Hori horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zortziko ekainaren hamazazpian egin bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Zainketa Bereziko Eremuaren deklarazioa.

    Europar Batasunaren intereseko ES2200017 lekua, "Bertizko Jaurerria" izenekoa, Zainketa Bereziko Eremu deklaratzen da.

  2. artikulua. Parkea Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea.

  3. Onesten da Bertizko Jaurerriko Natur Parkea Erabili eta Kudeatzeko III. Plan Zuzentzailea, foru dekretu honen eranskinean dagoena.

  4. Parkea Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaile hori kudeaketa plana izanen da, Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak, habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoak, 6.1 artikuluan dioenari dagokionez.

    Xedapen gehigarri bakarra.-Europako Batzordeari igortzea.

    Esku ematen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari foru dekretu hau eta, hala denean, plana aplikatzeko gutxi gorabehera beharrezkoa izanen den kostu ekonomikoa Europako Batzordeari igortzeko behar diren tramiteak egin ditzan, 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Xedapen indargabetuak.

  5. Indarrik gabe gelditu da azaroaren 27ko 562/1995 Foru Dekretua, Bertizko Jaurerriko Natur Parkea Erabili eta Kudeatzeko II. Plan Zuzentzailea onesten duena.

  6. Indarrik gabe gelditu da otsailaren 21eko 67/1991 Foru Dekretua, Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen administrazioa eta kudeaketa arautu eta Zuzendaritza Batzordearen osaera eta funtzionamendua aldatzen dituena.

    AZKEN XEDAPENAK

    Lehenbizikoa.-Ahalmena ematea.

    Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2008ko ekainaren 17an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    ERANSKINA

    BERTIZKO JAURERRIKO NATUR PARKEA ERABILI ETA KUDEATZEKO HIRUGARREN PLAN ZUZENTZAILEA

    Aurkibidea

  7. -Sarrera.

  8. -Helburuak.

  9. -Aplikazio eremua eta indarraldia.

  10. -Kudeaketa organoak.

  11. -Parte hartzeko organoak.

  12. -Kudeatzeko irizpideak.

    6.1. Kontserbaziorako.

    6.2. Erabilera publikorako.

  13. -Eremukako banaketa.

  14. -Araudia.

  15. -Jarduketa plana.

    9.1. Kontserbaziorako.

    9.2. Erabilera publikorako.

    9.3. Ikerketarako.

    9.4. Informaziorako.

    9.5. Jarraipenerako.

  16. -Aurrekontua.

  17. -SARRERA

    Bertizko Jaurerria Natur Parke deklaratu zuten 1984an eta geroztik hura erabili eta kudeatzeko bi plan zuzentzaile, EKPZ, onetsi dira (apirilaren 11ko 140/1991 Foru Dekretua eta azaroaren 27ko 562/1995 Foru Dekretua).

    Nafarroako Gobernuak, 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Batasunaren intereseko lekuen (BIL) zerrenda onetsi zuen behin-behinekoz. Horien artean dago Bertizko Jaurerria (ES2200017 BILa, "Bertizko Jaurerria"). Europako Erkidegoen Batzordeak behin-behineko zerrenda hori onetsi zuen 2004ko abenduaren 7ko Erabakian, horren bidez eskualde biogeografiko atlantikoko Batasunaren intereseko lekuen zerrenda onetsi baitzen, Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauari jarraituz. Behin lekua onetsirik, Nafarroako Foru Komunitateak Zainketa Bereziko Eremu izendatu behar du, eta Batasunaren intereseko leku izendatzeko kontuan hartu diren espezieen populazioak eta habitatak kontserbazio egoera egokian mantendu ahal izateko neurriak ezarri behar ditu. Neurri horiek honako Plan honetan bildu dira.

    2005ean, Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuak kalitatearen "Q" ziurtagiria eman zion Natur Parkeari, naturgune babestuen arloan. Ziurtagiri horri eusteko, erabilera publikoaren kudeaketa egokia aplikatu behar da, bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea bermatu eta naturguneen kontserbazioaren arloko helburuekin bateragarri eginen duena.

    Aurreko guztia kontuan harturik, Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen kudeaketan, batetik natur parke horretan dauden Batasunaren intereseko habitat eta espezieen kontserbazioari eta hobekuntzari erreparatu behar zaie, eta bestetik parkearen erabilera publikoari.

    Parkearen kudeaketa egokia eta faktore horien bateragarritasuna lortzeko araudi berri baten beharra dago eta horixe ematen da Parkea Erabili eta Kudeatzeko Hirugarren Plan Zuzentzaile honetan.

    Bertizko Jaurerriko Natur Parkea Erabili eta Kudeatzeko III. Plan Zuzentzaile hau egitean kontuan hartu dira aurreko Planaren indarraldian bildutako esperientzia, Europan biodibertsitatea zaintzeko sortu den arau esparru berria eta naturgune babestuen kalitate turistikoari buruz eman diren jarraibideak eta arauak.

  18. -HELBURUAK

    Hauek dira Parkea Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaile honen helburuak:

    2.1. Helburu orokorrak.

  19. Natur Parkeko paisaia naturalaren, ingurune fisikoaren, faunaren, floraren eta ekosistema guztien osotasuna babestea, eta, behar denean, lehengoratzea.

  20. Ekosistemak naturan murgildurik interpretatzeko hezkuntza jarduerak sustatzea.

  21. Bisitariek Parkeko eta inguruetako natur eta kultur balioak ezagutu eta ulertu ditzaten sustatzea.

  22. Esparru berean kultur, josteta eta turismo jarduerak sustatzea.

  23. Parkearen funtzionamendua Kantauriko Ibarretako gizartean, kulturan eta ekonomian integratzea.

  24. Gune horren erabilera antolatua sustatzea helburu zientifikoetarako eta batez ere bertako natur sistemen bilakaera ikertzeko.

  25. Parkean ikerketa, hezkuntza, interpretazio, josteta eta turismo jarduerak arautzea.

  26. Erabilera publikoa planifikatzea, Parkearen araudia eta eremukako banaketa kontuan harturik eta haren natur balioak zaindu eta babeste aldera.

    2.2. Kontserbazio helburu berariazkoak.

    Aipatutako helburu nagusietako lehenengoaren arabera, Plan honetan ezarritako neurrien azken helburua ondokoa da: gunearen osotasun ekologikoa eta horrek Nafarroako Natura 2000 sarearen barne batasunari egiten dion ekarpena babestea. Bereziki, gako elementu hauen kontserbazioa lortu behar da:

    .Gako elementua: baso hostoerorkorrak: pagadi azidofiloak, harizti autoktonoak (haritz kanduduna, ametza eta haritz kandugabea) eta haltzadi eta erreka ertz atlantikoak.

    -Amaierako 1. helburua.

    Ongi kontserbaturiko baso helduak berezkoa duen espezie- eta egitura-aniztasuna lortu eta mantentzea, bai eta basoari lotutako kultur elementuak ere.

    .Gako elementua: larreak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR