41/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, bi prestakuntza beka emateko deialdia onetsi eta ebaluazio batzordea izendatzen duena. Bekak Liburutegien Zerbitzuaren mende dagoen Nafarroako Liburutegian aritzeko dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu Nafarroako Liburutegian aritzeko bi prestakuntza bekaren deialdia eta hura arautuko duten oinarriak onets daitezela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 10eko 172/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Liburutegien Zerbitzuaren mende dagoen Nafarroako Liburutegian aritzeko bi prestakuntza beka emateko deialdia eta deialdiaren oinarriak onestea.

  2. Eskaerak ebaluatzeko batzordeko kideak izendatzea, ondokoak: Fermín Guillorme Rodrigo jauna, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu, eta Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Ataleko burua, Concepción Vidaurre Donamaría andrea, Fondo Dokumentala Kudeatzeko Bulegoko burua, eta Roberto San Martín Casi jauna, Ondare Bibliografikoaren Bulegoko burua, batzordekide.

  3. 20.400 euroko gastu orokorra onestea; horietatik, 11.900 euro 2011rako Gastuen Aurrekontuko "Bekadunak" izeneko A21001 A2410 4800 332200 kontu-sailaren kargura izanen dira, eta gainerako 8.500 euroak 2012rako Gastuen Aurrekontuan xede horretarako izanen den kontu-sailaren kargura.

  4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Liburutegien Zerbitzuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea deialdiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2011ko maiatzaren 6an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

    ERANSKINA

    Liburutegien Zerbitzuaren mendeko Nafarroako Liburutegian aritzeko bi prestakuntza beka emateko deialdiaren oinarriak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko ezarritako araubide orokorraren arabera (apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua, 2004ko maiatzaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz (2005eko azaroaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

    OINARRIAK

  6. -Prestakuntza beken helburua.

    Deialdiko prestakuntza beken helburua da unibertsitateko tituludunen prestakuntza akademikoa osatzea, liburuzain izateko ezagutza teoriko eta praktikoa jasoz Nafarroako Liburutegian. Izan ere, aipatu liburutegia Nafarroako liburutegi publikoen sistemako liburutegi nagusia da, baita Nafarroako ondare bibliografikoaren arduradun nagusia ere.

  7. -Beka kopurua.

    Bi prestakuntza beka emanen dira.

  8. -Beken iraupena.

    Prestakuntza bekak hamabi hilabete artekoak izan daitezke, bekadunak jardunean hasten direnetik. Hala ere, organo eskudunak, kasuan kasuko administrazio unitateak eskatzen baldin badu, 12 hilabeteko lehenengo luzapena baimentzen ahalko du. Modu berean, bigarren aldiz eta gehienez 2013ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko du bekaldia.

  9. -Beken diru-zuzkidura, ordaintzeko modua eta Administrazioarekiko harremana.

    4.1. Prestakuntza bekek 10.200 euro izanen dituzte urtean.

    4.2. Hilero ordainduko da, dagokion zatia, hilabetea bukatu ondoren.

    4.3. Prestakuntza beketako onuradunei ematen zaien dirua ez da lansari edo ordainsaritzat hartuko, diru-laguntza ekonomiko publikotzat baizik.

    4.4. Bekak erabiltzea eta bekaduna izatea ez da zerbitzuak ematea, eta egoera horrek ez dakar berarekin lan harremana, administratiboa edo estatutupekoa sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin, ez eta antzeko eskubiderik lortzea ere. Administrazioak ez du konpromisorik hartuko beka bukatutakoan bekaduna bere plantillan sartzeko.

    4.5. Prestakuntza bekadunei agintzen zaizkien lan edo jarduerak, Liburutegien Zerbitzuko langileek gainbegiratuko dituzte, horiek izanen baitira lanen erantzuleak. Bekadunek ezin izanen dituzte funtzionario publikoen eginkizunak bete edo beretzat hartu, ez eta hirugarrenen aurrean Administrazio Publikoaren kide, ordezkari edo agente gisa agertu ere.

    4.6. Praktikaldiak iraun bitartean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR