74/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 2009. urtean garapenerako lankidetzaren barrenean gizarte sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Parlamentuak, gure Foru Komunitatearen kontzientzia sozialaz jabetuta, herri eta herrialde pobretuen giza garapen iraunkorrari laguntzeko asmoz, funtsak eman izan ditu, Garapenerako Laguntza Ofizial gisa.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arauak, helburuak eta bitartekoak finkatzen ditu, besteak beste. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du besteak beste funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetzarako ekintzak sustatzeko. Halaber, haren 7.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Publikoek garapenerako lankidetzarako programetan garapenerako hezkuntzarako eta gizarte sentsibilizazio ekintzak bilduko dituztela, zuzenean edo garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera egin beharrekoak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Horrenbestez, beharrezkoa da Nafarroako gizartea garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzeko ekintzak egiteko diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitatearen, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta kontrolaren printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkatutako helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eragimena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

Lehena.-2009. urtean garapenerako lankidetzaren barrenean gizarte sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-2009ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900001-91200-4819-143102 kontu-sailari dagokion 400.000 euroko gastua baimentzea.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 2an.-Osasuneko konseilaria (Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaren ordez, Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren ekainaren 23ko 3/2009 Foru Dekretuarekin bat). María Kutz Peironcely.

ERANSKINA

2009. urtean garapenerako lankidetzaren barrenean gizarte sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

Lehena.-Xedea eta helburua.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak diru-laguntzetarako deia egin du 2009rako, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera gizarte sentsibilizazio ekintzak finantzatzeko, horrela garapen bidean dauden herrien arazoak hobeki ulertzeko. Nafarroako erakundeek proposatzen dituzten ekintzak formatu hauen bidez gauzatzen ahalko dira, besteak beste: zabaldkunde kanpainak; informazio zerbitzuak; bidezko merkataritzaren eta ardurazko kontsumoaren aldeko ekimenak, garapen bidean dauden herrietatik datozen produktuak babesteko; erakusketak; edo material didaktikoaren prestaketa. Prestakuntza ekintza arautuak eta arautugabeak eta hezkuntzarako besterik ez diren proiektuak bazter utziko dira espresuki.

2.-Aurrekontuetan aurreikusitako dirua.

Deialdi honetarako zenbatekoa 400.000 eurokoa da, Nafarroako 2009ko aurrekontu orokorreko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.-Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen betebeharrak.

Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek beharkizun hauek bete beharko dituzte:

  1. Pertsona juridiko pribatuak eta legez eratuak izatea. Gainera, bi GGKE edo gehigoren elkarteek ere hartzen ahalko dute parte, berez nortasun juridikoa edukita edo ez, eta onuradunak izaten ahalko dira, diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat.

    Gainera, bi GGKE edo gehiagoren elkarteek ere hartzen ahalko dute parte, berez nortasun juridikoa edukita edo ez, eta onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat.

  2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, Garapenerako Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak izatea.

  3. Irabazi-asmorik ez edukitzea.

  4. Estatutuetan egotea, erakundearen xede gisa, garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasunarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

  5. Egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea. Oinarri honetako b) atalak aipatzen duen erregistroko inskripzioaren bidez frogatu beharko da hori.

  6. Helburuak bete ahal izateko egitura egokia izatea eta proposatutako helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

  7. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeraren batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdi honen xede diren laguntzen onuradun izan.

  8. GGKE taldeak izanez gero, elkarteko entitate bakoitzak bete beharko ditu betebehar guztiak.

    Laugarrena.-Garapenerako lankidetzaren arloan gizarte sentsibilizazio ekintzek bete beharrekoak.

    Diru-laguntzen onuradun izan ahal izateko, GGKEek aurkezten dituzten gizarte sentsibilizazio ekintzek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:

  9. Deialdi honen 1. oinarriko xede eta helburuei eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR