172/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2011ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi, likidatu eta 2012ko ekitaldian irekitzeko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokio erregelamendu ahalmena erabiltzea, kontuen nahiz kontabilitate publikoari buruzko gainerako agirien egitura, justifikazioa, tramitazioa eta errendatzea zehazteko. Horren ondorioz, beharrezkoa da, aurreko urteetan bezala, 2011ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi, eta 2012ko ekitaldian irekitzeko arauak onestea.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren irailaren 7ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena eman zion hartutako erabaki hori gauzatzeko beharrezko xedapenak har zitzan. Erabakiaren 1. puntuak ezartzen zuen aurrekontuko gastua 327 milioi doitu beharra zegoela; zenbateko hori 294 milioi izatera pasa zen, irailaren 28ko Erabakiaren bidez. Onetsitako kreditu atxikipenak, aurrekontuaren ez-betearazte maila bermatzen duenak, 190 milioi euro jotzen duenez, ezin izanen da inola ere hartu ekitaldi honetan aurrekontuko egonkortasuna betetzeko xedeari negatiboki eragiten dion konpromiso berririk.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 2011ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi eta likidatzeko kontabilitate aplikazioak erregulatzeko eta 2012ko ekitaldian irekitzeko arauak onestea. Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira.

2. artikulua. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legearen 28. artikuluari jarraikiz, aipatu ekitaldiaren itxiera data 2011ko abenduaren 31 da, eta 2011ko ekitaldiari egotziko zaizkio ekitaldian likidatutako eskubideak, beren sortzealdia edozein izanik ere, eta ekitaldi bukaera arte onartutako obligazioak, ekitaldi honen barruan egindako gastuenak badira betiere.

3. artikulua. Bertan behera gelditzen da 2011ko ekitaldiari egozten ahal zaizkion konpromiso berriak hartzea, salbu eta lege mailako arau batek eska ditzakeen prestazioak egitera bideratutako gastuekin lotutakoak badira, edo administrazioaren funtzionamenduaren funtsezko alderdiei erantzuteko beharrezko gastuei dagozkienak eta, gauzatu ezean, aurrekontu defizitaren gehikuntza ekarriko luketenak.

4. artikulua. Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek eta erakunde autonomoek behar diren jarraibideak emanen dituzte, foru agindu honetan xedatutakoa burutu eta betetzeko, eta hornitzaile, esleipen-hartzaile edo onuradunei faktura eta ziurtagiriak edo antzeko dokumentuak azkar aurkez ditzatela eskatuko diete, ordainketa horiek 2011ko aurrekontuaren kargura aipatutako datetan tramitatu ahal izateko edo, bestela, gerakinetan kontabilizatu.

5. artikulua. Foru agindu hau eta eranskina igortzea Nafarroako Parlamentuari, Comptos Ganberari, Arartekoari, Nafarroako Kontseiluari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, erakunde autonomoei, sozietate eta fundazio publikoetako zuzendari kudeatzaileei, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendariari, Kontabilitate Zerbitzuko zuzendariari, Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendariari eta kontu-hartzaile delegatuei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, orok jakiteko eta aplikatzeko.

Iruñean, 2011ko azaroaren 4an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Xedea

Arau hauen xedea da 2011ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi, likidatu eta 2012ko ekitaldian irekitzeko jarraitu beharreko arauak zehaztea.

1.-Gastuen aurrekontua.

1.1. 2011ko ekitaldiaren itxiera.

1.1.1. Aurrekontuko aldaketak tramitatzeko epea.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak onetsi behar dituen edo Gobernuari proposatu behar dizkion aurrekontu aldaketen espedienteak 2011ko abenduaren 12a baino lehen igorri beharko dira Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzura.

1.1.2. Inbertsioei eta kapital diru-laguntzei buruzko espedienteak tramitatzeko epea (D, AD).

2011ko abenduaren 12tik aurrera, inbertsioei eta kapital diru-laguntzei dagozkien baimen eta gastu konpromisoak baizik ezin izanen dira tramitatu, salbu eta toki entitateek Nafarroako Zergetan duten Partaidetza Funtsean sartutako kapital transferentziak, Gobernuaren erabakiz edo Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak espresuki emandako baimenaren bidez.

2011ko abenduaren 12rako jasota egon beharko dute aurretiaz, kontabilitate sisteman, egun horretara arte hartu diren eta burutu gabe dauden baimen eta konpromiso guztiak, aurreko atalean adierazitako salbuespena salbu, abenduaren 31rako jasota egon beharko baitu behin betiko.

1.1.3. Hurrengo ekitaldietako espedienteak tramitatzeko epea (D, AD).

2011tik aurrerako ekitaldien kargura egiten diren gastu konpromiso guztiek abenduaren 16rako egon beharko dute behin betiko kontabilizatuta, honako hauek izan ezik: toki entitateek Nafarroako Zergetan duten Partaidetza Funtsean sartutako kapital transferentziak eta aurretiazko tramitazioaren gastuak. Kasu horietarako abenduaren 31n bukatuko da epea.

Egun horretarako kontabilizatuta ez dauden gastu espediente guztiak kasuan kasuko kontu-hartzailetzak, delegatuak nahiz orokorrak, baztertuko ditu eta konpromiso horiek baliogabetu ere egin ditzake.

1.1.4. 2011ko ekitaldiaren kargura aitortutako obligazioak (ADOP, OP eta T).

2011ko abenduaren 31 baino lehenagoko aurrekontu gastuen ondoriozko obligazioak 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren karguari egozten ahalko zaizkio, kasuan kasuko aurrekontu kredituen bizkar, baldin eta aurrekontua ixten denean ordaindu gabe badaude.

Horretarako, gastu horiek burutu direla egiaztatu beharko da, ziurtagiri, faktura, albaran edo obra nahiz zerbitzua 2011ko ekitaldiaren barrenean gauzatu dela frogatzen duen agiriaren bidez.

2011ko abenduaren 15etik aurrera, ordaindu gabe utzi beharreko obligazioen aitorpena kontabilizatzen ahalko da, T1, T2 eta T3 agirien bidez, betiere Kontabilitate Zerbitzura igorri badira itxiera arau hauen 4.4.1 eta 4.4.2 ataletan aipatutako txostenak.

1.1.4.1. Obligazioak kontabilizatzeko epeak.

Aurrekontu gauzatzeari dagozkion agiri guztiek, edozein aurrekontu fasetakoek, gerakinen kontabilizazioa barne, sistema informatikoan erregistratuta egon beharko dute abenduaren 31rako aurretiaz, salbu eta nomina bidezko ordainketei, gastuaren sailkapen ekonomikoaren 16. artikuluari eta atal honetako hurrengo lerroaldeetan aipatutakoei dagozkienak.

Fakturetan edo agirien kanpoko ekarpenetan jasan behar diren obligazioak aitortzeari dagokionez, 2012ko urtarrilaren 10 baino lehen sartu beharko dira, baldin eta epea arauzko xedapen baten bidez ezarrita ez badago. Nolanahi ere, kontabilitate zentroek urtarrilaren 13a bitarte jaso dezakete dokumentazioa, eta egoera horiei dagozkien ordainketa obligazioak aurretiaz erregistratzeko epea urtarrilaren 20an bukatuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR