181/2014 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Gobernuak eta udalek sustatu behar dituztela beren segurtasun-zerbitzuen plangintza operatiboa, baliabideen esleipen efizientea eta baterako aprobetxamendua, polizia-informazioko sistemen integrazioa eta antolaketa eta operazio arloetako estandarren homogeneizazioa.

Alde horretan, foru lege horren 16. artikuluak Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea eratzen du, segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuaren erakunde aholku-emaile gisa. Erakunde aholku-emaile hori, Nafarroako Gobernuko eta udaltzaingoa duten toki entitateetako ordezkariek osatzen dute, eta hari dagokio txostenak eta proposamenak egitea tokiko poliziak koordinatzearen arloan sor litezkeen gai guztiei buruz.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa aldatu denez urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuaren bidez, Barneko zuzendari nagusiak proposatuta, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 16. artikuluan xedatuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak kide hauek izanen ditu:

    1. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, batzordeburu arituko dena.

    2. Barneko zuzendari nagusia, batzordeko buruorde gisa arituko dena.

    3. Segurtasun Politikak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR