107/2008 FORU DEKRETUA, azaroaren 3koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak aldatzen dituena. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren estatutu horiek.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zen, eta haren 2. artikuluaren bitartez estatutuak onetsi eta foru dekretuaren eranskinean jaso ziren. Erakundearen egitura eta horren barreneko unitateen eginkizunak azaltzen dira estatutuetan.

Aipatu den foru dekretuan aldaketa bat egin zen, erakundearen izena aldatzeko. Hala, maiatzaren 26ko 55/2008 Foru Dekretuaren ondoren, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua izena hartu zuen.

Foru dekretu honen helburua da erakunde autonomoko bi Zerbitzuen eginkizun batzuk berrantolatzea, Atal batzuen eginkizunak eta atxikipena aldatzea, eginkizun bat gehiago zehaztea eta Gobernu Kontseiluko eta Euskararen Nafar Kontseiluko Idazkaritzaren titulartasuna aldatzea eta, orobat, kontseilu horren osaera.

Proposatutako aldaketak Euskarabidearen Gobernu Kontseiluari eta Euskararen Nafar Kontseiluari helarazi zaizkie, aztertzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko azaroaren 3ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak aldatzea. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren estatutu horiek.

  1. 5. artikuluko 1.d) atala aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

    d) Idazkaria: Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

  2. 3. artikuluko 2. atala aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

    2. Eskumen horiek garatzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen edo eskualdeetako hizkuntzen arloko legeen eta jardueren gaineko txostenak aztertzea eta prestatzea.

    -Foru Komunitateko administrazio publikoen hizkuntza politika aztertu eta ebaluatzea.

    -Euskararekin zerikusia duten hizkuntza alderdiak ukitzen edo bere baitan hartzen dituzten foru legeen eta gainerako xedapen orokorren eta jarduera planen aurreproiektuen gaineko txostenak prestatzea, baita esparru horretan erregelamenduen proposamenak prestatzea ere, hala eskatzen zaionean.

    -Nafarroako Gobernuko departamentuei aholkua ematea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakundeak esku hartzen duen esparruetan.

    -Toki administrazioei aholkua ematea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakundeak esku hartzen duen esparruetan, haiek hala eskatzen dutenean.

    -Estatuak Nafarroan duen Administrazioari aholkua ematea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakundeak esku hartzen duen esparruetan, hark hala eskatzen duenean.

    -Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordinatzea eta egitea.

    -Nafar komunitate zientifikoak euskararen gaineko ikerketa programetan (naziokoetan zein nazioartekoetan) parte har dezan bultzatzea.

    -Euskararen gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak sustatzea, baita haiek argitaratzea ere.

    -Erabileraren esparruan ikertzea, koordinatzea eta aholku ematea bizitza sozialaren zernahi esparrutan.

    -Nafarroako euskalkien kontserbazioari eta garapenari dagozkion jarduera planak proposatzea.

    -Agerpen kultural eta artistikoak, liburuen argitalpena, ikus-entzunezkoak eta euskaraz egin daitezkeen bestelako jarduerak bultzatzea.

    -Euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatzea, laguntzea eta antolatzea, entitate eta administrazio publikoekin lankidetzan.

    -Agerpen artistiko eta kulturalak euskaraz egiteko, herritarren elkarteeekin lankidetzan aritzea.

    -Nafarroako komunikabide sozial publiko eta pribatuetan euskararen presentzia gero eta handiagoa bultzatzea.

    -Nafarroako komunikabide publiko eta pribatuetan euskara sustatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR