52/2011 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Arroizko Udal Plana Santa Cruz alderdian (AR-4) aldatzeko espedientea, Construcciones José María Alegría S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arroizko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Arroizko Udal Plana Santa Cruz alderdian (AR-4) aldatzeko espedientea, Construcciones José María Alegría S.L.k sustatua, behin betiko onestea.

  2. Sektorea urbanizatzeko proiektuak Ingurumen ondorioen azterlanean agertzen diren zuzenketa neurriak jasoko ditu, eta espedienteari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 174/2011 Ebazpeneko gainerako determinazioei jarraituko die.

  3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR