78/2013 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

    –Suhiltzaile-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 4393 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua.

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 36573 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Eskolazaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 30297 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Zerbitzu orokorretakoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 31393, 31673 eta 35803 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

    –Segurtasunaren arloko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9732 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua.

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    –Mantentze-lanetako ofiziala. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 39020, 39021 eta 39022 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Atxikipeneko ikastetxeak, hurrenez hurren: Iruñeko Julio Caro Baroja BHI (ikastetxe batetik bestera ibiltzea eskatzen duena), Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI (ikastetxe batetik bestera ibiltzea eskatzen duena) eta Iruñeko Hezitzaile Eskola IB (ikastetxe batetik bestera ibiltzea eskatzen duena).

  2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

  3. Aldatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR