97/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez, zehaztapen normatibo eta tekniko batzuk arautu ziren balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzeko, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Informazioa Berehala Emateko Sistema, balio erantsiaren gaineko zerga kudeatzeko helburua duena, urriaren 4ko 91/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Foru dekretu horren helburua zen balio erantsiaren gaineko zergaren kudeaketan baliabide elektronikoei bultzada ematea eta honako arau hauek aldatzea: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua –martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia–; Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua –apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia–; azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua –haren bidez arautu baitzen hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena eta aldatu baitziren zerga edukia duten beste arau batzuk–; abenduaren 30eko 276/2002 Foru Dekretua –haren bidez arautu baitzen zergen arloko zor batzuk konpentsazio bidez kitatzeko sistema–; eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua –maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia–.

Aipatu foru dekretua onetsi eta gero, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Agindua onetsi zen. Haren bidez, zehaztapen normatibo eta tekniko batzuk arautu ziren balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzeko, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu ziren.

Arau horrek indarra izan duen hilabeteetan, zenbait kontu formal eta tekniko hutsek erakutsi digute azaroaren 2ko 132/2017 Foru Aginduko zehaztapen normatibo eta tekniko batzuk aldatu behar direla.

Foru agindu hartan bilduriko aldaketen artean, bereziki aipatu beharrekoa da eremu berri bat jarri zela sozietatea berregituratzeko eragiketak direla-eta entitate batek beste baten ondorengo den aldetik egindako fakturazio erregistroak identifikatzeko.

Bestetik, zehaztapen batzuk egin dira erregistro liburuetan erregistratu beharreko dokumentuei eta faktura motei dagozkien gakoei buruz. Zehazki, eta aduanako likidazioen erregistroa eta dokumentu administratibo bakarra bereizteko asmoz, faktura gako berri bat gehitu da jasotako fakturen erregistro liburuan, eta, gainera, bi marka berariazko sortu dira ongi zehaztearren faktura erraztuak biltzen ote duen hartzailearen identifikazioa Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 7. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitakoa betetzearen ondorioetarako –apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori–, eta ongi jakitearren aipatu erregelamenduaren 6. artikuluari jarraikiz luzatutako fakturan falta ote den hartzailearen identifikazioa 6.1 artikuluko d) letran aurreikusitakoaren arabera.

Eskatzen den beste informazio bat hauxe da: Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren bigarren eta seigarren xedapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR