95/2009 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, 'Zaragoza-Altsasuko lineako 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide pasagunea kentzeko proiektua' behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematen diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "Zaragoza-Altsasuko lineako 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide pasagunea kentzeko proiektua" aurkeztu du behin behinekoz onetsi, jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko.

Proiektu hori sartuta dago 1998ko azaroaren 25ean Sustapen Ministerioarekin sinatutako lankidetza hitzarmenean, xedetzat Zaragoza-Altsasuko linean 18 trenbide pasagune kentzea duena.

Gobernuak, 2008ko apirilaren 21eko Erabakiaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zuen. 2008ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an. Plan horrek aurreikusten du, alde batetik, Zaragoza-Altsasuko lineak Izurdiagan duen trenbide pasagunea kentzea eta, bestetik, Irurtzungo saihesbidea eraikitzea. Azken hau Nafarroako Errepideen 2002-2009 II. Plan Zuzentzailean 126. jarduketa gisa ageri da.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, martxoaren 14ko 560/2008 Ebazpenaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" eraikuntza proiektuari buruzko azterlan informatiboaren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zuen eta 2008ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Proiektuaren funtsa da Izurdiagan (Arakilgo Udala), Zaragoza-Altsasuko lineako 202/497 k.p.aren eta NA-7010 errepideko 21+405 k.p.aren elkargunean, dagoen trenbide pasagunea kentzea. Horretarako, trenbidea pasagunearen azpitik zeharkatuko duen bide bat eginen da. Bide horren gutxieneko galibo bertikal librea 4,5 metro baino gutxiagokoa izanen da eta bidearekiko 37º desbideratua egonen da. Halaber, aurreikusi da zerbitzubide bat eta zenbait etxebizitzatara eta tren-geltokira sartzeko adarrak egitea.

Ibilbidea bat dator NA-7010 errepidearekin AP-15aren azpiko pasagunetik, eta iparretik hegora jarraitzen du, Zaragoza-Altsasuko trenbidea aipatutako azpiko pasagunetik zeharkatuz, zerbitzubidearen eta San Migueleko bidea kalearen arteko T formako loturara heldu arte.

Proiektatutako azpiko pasaguneak 6 metroko galtzada dauka, 3 metroko bi lerro (norabide bakoitzeko), metro bateko bazterbidea eta 2 metroko espaloia ezker aldean, eta gehieneko malda % 7,75ekoa da. Zerbitzubideak eta tren-geltokira eta etxebizitzetara sartzeko adarrek 2,5 metroko lerroz osatutako zeharkako sekzioa dute.

Azpiko pasagunearen zorua 15 cm-ko betunezko nahasketa beroz eta 35 cm-ko zahor artifizialez osatua dago. Zerbitzubidean, adarretan eta sarbideetan zoladura 10 cm-ko betunezko nahasketa beroz eta 30 cm-ko zahor artifizialez osatuta dago.

Azpiko pasaguneko lanek iraun bitartean trafikoa desbideratuko denez, aurreikusi da lehendik zegoen lurrezko bide bat zolatu eta egokitzea, ibilgailuak pasa daitezen. Horrek 5 metroko galtzada izanen du, lerro bakoitzeko 2,5 metro.

Azpiko pasagunearen egitura hormigoizko marko bat da; bere luzera 34,57 metrokoa da, zabalera 10 metrokoa eta gutxieneko galiboa 4,5 metrokoa. Hormapikoen, ateburuaren eta zolataren lodiera 80 cm-koa da. Kaxa obra inguruetan eraikiko da eta, behin hormigoiak beharrezkoa den gutxieneko erresistentzia lortzen duenean, katu hidraulikoen bidez bultzatuko da bere behin behineko posizioan jarri arte. Hori trenbidearen zerbitzua eten gabe eginen da.

Ukitzen diren zerbitzu guztiak desbideratzea eta berriz jartzea aurreikusi da.

Obra ingurumenean integratzeko, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaile hauek ere sartu dira, besteak beste: landare lurraren kudeaketa, landareztatzea, lurrak botatzeko eremuen aurreikuspena, ingurumenaren kontrola eta jarraipena.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez. Aldi berean, entzunaldia eman behar zaie ukitutako toki entitateei, beren eskumenen esparruan adieraz dezaten proiektua bat datorren onetsita dagoen udalez gaindiko proiektu sektorialak ezarritako determinazioekin.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Zaragoza-Altsasuko lineako 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide pasagunea kentzeko" proiektua behin behinekoz onartzea.

  2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

  3. Proiektua jendaurrean jartzea eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematea, hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Arakilgo Udaletxean eta Izurdiagako Kontzejuan.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Arakilgo Udalari eta Izurdiagako Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 6an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

PROIEKTUA, "ZARAGOZA-ALTSASUKO LINEAKO 202/497 K.P.AN, IZURDIAGAKO UDAL MUGAPEAN, TRENBIDE PASAGUNEA KENTZEKO"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

m2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA)

IZU-01

Senosiáin Ortiz, Gregorio

San Juan kalea, 25 (Izurdiaga)

2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR