68/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore eta, haren kargua dela-eta, Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 20.2 artikuluan, xedatzen du errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, zuzeneko hautaketaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, zerbitzuak unibertsitatean ematen dituzten jarduneko unibertsitate-katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Xedatzen du, orobat, autonomia erkidego bakoitzean dagokion organoak izendatuko duela errektorea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren estatutuen 36. eta 37. artikuluetan ezarrita daude errektorea aukeratzeko prozedura eta haren agintaldiaren iraupena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen martxoaren 28ko 548/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko errektore izateko hauteskundeetarako deia egin zen.

2019ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, Hauteskunde Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore hautetsi aldarrikatu du, behin betiko, Ramón Gonzalo García jauna.

Unibertsitateei buruzko aipatu lege organikoak 14. artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita haren kideen izendapena ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan ezartzen du unibertsitateko errektorea, haren kargua dela-eta, kontseiluaren berezko kide izanen dela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR