54/2017 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitatean Okintzako eta Pastelgintzako Jardueretako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egiteko aukera eman du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolaturik, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak adierazten du helburu estrategikoetako bat dela lanbide ikaskuntzaren aukera indartzea norberaren garapen nahiarekin bat datorren aukera gisa, eta, gainera, sistemako gainerako ikasketei begira irekia izatea; horretarako, beste ekimen batzuen artean, oinarrizko lanbide titulu berria sortu da, horretatik erdi mailako lanbide heziketara pasatzeko bidea ematen duena.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, helburu modura ezartzen ditu lanbide heziketaren eta hezkuntza sistemako gainerako irakaskuntzen arteko mugikortasuna arautu eta erraztea eta, orobat, hezkuntza sistema behar baino lehenago utzi duten gazteak berriro hezkuntzara itzultzen laguntzeko neurriak antolatzea.

Foru dekretu honen bidez, Okintzako eta Pastelgintzako Jardueretako oinarrizko lanbide tituluaren egitura lortzeko heziketa zikloko egitura eta curriculuma ezartzen dira. Curriculum honek abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretuko I. eranskina garatzen du. Errege dekretu horren bidez ezarri ziren Lanbide Heziketako irakaskuntza tituluen katalogoko oinarrizko lanbide heziketako sei titulu.

Okintzako eta Pastelgintzako Jardueretako oinarrizko lanbide tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartuko dira otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren II. kapituluan diseinuari buruz ezarritako jarraibideak. Errege Dekretu horren bidez arautu ziren hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak, haien oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi ziren, haien oinarrizko curriculumak finkatu eta, halaber, ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. Eta, orobat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko zenbait alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da, eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Pastelgintzako oinarrizko jarduerak, uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretuak arautua, Elaborazioko eragiketa osagarriak elikagaien industrian kualifikazio osatugabea, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuak arautua, eta Merkataritzako eragiketa osagarriak kualifikazio osatugabea, uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretuak arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR