105/2014 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genero Nortasunari lotutako Nahasteen Unitatean arreta jaso duten pertsonen erregistroa sortu eta arautzen duena eta dagokion datu pertsonalen fitxategia sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona transexualak genero nortasunagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko azaroaren 19ko 12/2009 Foru Legeak aitortu egiten die jaiotzean esleitutako sexuaz bestea hartzen duten pertsonei arreta integrala eta beren premia mediko eta psikologikoetara egokitua jasotzeko eskubidea.

Foru lege horren 7. artikuluak ezartzen du transexualen osasun laguntzaren jarraipenaren barnean, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez, burutzen diren tratamendu, terapia eta interbentzioen emaitzei buruzko estatistikak eginen direla –erabilitako teknikak eta sortzen diren arazo eta erreklamazioak jasoko dituztenak– eta emandako laguntzaren kalitatea ebaluatuko dela.

Estatistika horiek egiteko, foru legeak berak, artikulu berean, ezartzen du fitxategi automatizatu bat eduki behar dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren titulartasunpean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da fitxategi informatizatu bat sortzea, “O-NOZko Genero Nortasunari lotutako Nahasteen Unitatean arreta jaso duten pertsonak” izenekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan genero nortasunari lotutako nahasteak direla-eta arreta jaso duten pertsonen laguntza prozesuak erregistratzeko eta, horrela, aipatutako prozesuak aztertu eta horien kalitatea ebaluatu ahal izateko.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi informatizatuak. Foru dekretu hori aldarrikatu zen egunean zeuden fitxategiak datu pertsonalen tratamendu automatizatuko fitxategi gisa onetsi ziren, eta erantsitako dokumentuaren zerrendan agertu ziren. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du fitxategi berriak foru agindu baten bidez sortuko direla, eta fitxategiaren ardura duen unitatea zein departamenturen menpe edo zein departamenturi atxikirik dagoen, haren kontseilariak emanen duela foru agindu hori.

Aurrekoarekin bat, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 10/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin ere bai, bidezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genero Nortasunari lotutako Nahasteen Unitatean arreta jaso duten pertsonen erregistroa izeneko datu pertsonaleko fitxategia sortzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR