51/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak, 19.1.6 artikuluan, ezartzen du ezen Administrazio Publikoetako zenbait esparru eta sektorek zilegi dutela aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat erabiltzea, zeinak barnean hartuko baititu lanpostuen %90 arte, baldin eta horiek aurrekontua badute eta aldi baterako eta modu jarraian bete badira gutxienez ere 2016ko abenduaren 31aren aurreko hiru urteetan.

Azterturik Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako datuak eta bat etorriz aipatu Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen artikulu horretan ezarritako egonkortze tasaren arauekin, guztira osasun langileen 635 lanpostu ateratzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, aipatu legean ezarritako egonkortze tasak barne hartzen dituen sektoreei dagozkienak, lan publikoaren eskaintzan sartzeko.

Behin 635 lanpostuak hautatutakoan, beharrezkoa da horietatik 36 egiturazko lanpostu plantillan finkatzea, zeinak aldi baterako langileek betetzen baitituzte eta zeinak ez baitaude proiektu jakin bati lotuta, 2018ko lan enplegu publikoaren eskaintzan sartzeko aipatu 3/2017 Legearen 19.1.6 artikuluan ezarritako egonkortze tasarekin bat etorriz.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 36 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Halaber, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara jakitearen beharkizunei buruzkoak.

Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR