142/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 90/2015 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS) eta ezarri ziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluak kudeaketarako sistema integratuaren elementuen artean, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema aipatzen du. 70. artikuluak dioenez, identifikazio sistema hori Batasuneko kide diren estatuek ezarri behar dute, katastroko agiriak edo mapak edo bestelako baliabide kartografikoak oinarritzat harturik, informazio geografikorako sistema informatikoetan erabiltzen diren teknikak baliatuz.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikoko sistema (NELIGS) eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezarri ziren.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu ziren honako erregelamendu hauek: 1305/2013 (EB), Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoa; 1306/2013 (EB), Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa; 1307/2013 (EB), Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen arabera nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan aplikatzeko arauak ezarri zituena; 1308/2013 (EB), Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde erkidea sortu zuena; eta 652/2014 (EB), elikakateari, animalien osasunari eta animalien ongizateari buruzko gastuak kudeatzeko xedapenak ezarri zituena, baita landare osasunari eta landare ugalketako materialei buruzkoak ere.

Erregelamendu horretan larre iraunkorren definizio berria sartu zen eta hori Estatuko araudian jaso zen urtarrilaren 26ko 27/2018 Errege Dekretuaren bidez, zeinaren bidez aldatu baitzen abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretua, nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien zuzeneko ordainketak eta laguntzeko beste araubide batzuk erregulatu zituena, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko xedapenak aplikatuta.

Kontuan hartuta 90/2015 Foru Aginduan definizio desberdinak sartu zirela, Estatuko eta Batasuneko araudian zeudenak hartuta egin baitzen, bidezkoa da agindu hori aldatzea definizio horiek indarrean den araudira egokitzeko. Horrenbestez, beharrezkoa da larreen onargarritasun koefizientea (LOK) aldatzeko eskaeraren prozedura egokitzea, eta beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea, larreen definizio berrien arabera eskatutako aldaketak justifikatzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR