50/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Hezkuntza Kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretua aplikatuta (hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzkoa), eta ekainaren 29ko 1000/2012 Errege Dekretua ere aplikatuta (haren bidez ezarri ziren, 2012-2013 ikasturterako, errentaren eta familia ondarearen tarteak eta beken eta ikasketetarako laguntzen zenbatekoak, eta hein batean aldatu zen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua –zeinaren bidez ezarri baitzen beka eta ikasketetarako laguntza pertsonalizatuen araubidea– eta 1721/2007 Errege Dekretu horri bigarren xedapen gehigarria gehitu zitzaion, iraungitzear dauden unibertsitateko ikasketen prezio publikoei buruzkoa), betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, 2018-2019 ikasturtean aplikatu beharreko prezio akademikoak proposatzen dira.

Testuinguru horretan, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak txosten bat aurkeztu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2018-2019 ikasturtean aplikatu beharreko prezioen proposamena arrazoituz, graduko tituluetarako, graduondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea, irizpide hauei jarraituz:

    I.–Eguneratzea.

    I.1.–Gastu Publikoa Arrazionalizatzeko Presako Neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutakoa aplikatuta, eta Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak erabakita, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak foru agindu honen eranskinetan jasotakoak izanen dira:

    –1.eranskina: Graduko ikasketak.

    –2.eranskina: Graduondoko ikasketak.

    –3.eranskina: Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea eta kudeaketa administratiboen prezioak.

    –4. eranskina: Aukera libreko kredituak, iraungitako lehen eta bigarren zikloko ikasketetan sartzeko.

    2018-2019 ikasturtean eutsi eginen zaie Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 577/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako prezioei.

    I.2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko die atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, baldin Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko ikasketaren kostuen %100eraino.

    I.3.–Ikasle bisitariek foru agindu honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitu ahal izanen du ikasle hauentzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.

    II.–Prezioen araubidea.

    II.1.–Matrikula edo tituluak edo ziurtagiriak egin aurretik edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.

    II.2.–Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena ez bada pagatzen unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Unibertsitatearen eskumena izanen da horri buruz egoki jotzen dituen neurriak hartzea.

    III.–Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.

    Bi modu ezarri dira ordaintzeko: ordainketa bakarra eta ordainketa zatikatua.

    Matrikularen ordainketa gutunean adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.

    Graduko eta masterreko ikasketa planak, horien matrikula urtekoa baita, lau ordainalditan pagatuko dira; diru-sarrera horiek, ondoren aipatzen diren kopuruetakoak, epe hauetan ordainduko dira: lehendabizikoa, guztirakoaren %40, matrikularen ordainketa gutunean adierazten den epean; bigarrena, guztirakoaren %20, 2018ko urriaren 15etik azaroaren 5era arte; hirugarrena, guztirakoaren %20, 2019ko urtarrilaren 14tik otsailaren 4ra arte; eta laugarrena, guztirakoaren %20, 2019ko apirilaren 8tik 29ra arte.

    Zatikako ordainketa egiten bada, lehenbiziko ordainketaren kalkuluan, osorik sartu beharko dira ikasketen arloko zerbitzu administratiboen prezio publikoak eta eskola asegurua.

    Ordainketa zatitua ez da aplikatzekoa izanen baldin ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa bada, graduko eta masterreko ikasketan kasuan.

    Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR