45/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Egungo egoeran, beharrezko estrategia da enpresak nazioartekotzea, enpresak sendotzeko eta bideragarriak direla bermatzeko. Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planean, funtsezko ardatza da enpresak nazioartekotzea, eta enpresa esportatzaileen kopurua handitzearen alde egiten da, bereziki ETEen (Enpresa Txiki eta Ertainak) kasuan.

Ildo horretan daude Europako lehentasunak, Europa 2020 Estrategian finkatuak; hartan azpimarratzen da Europako ETEen funtsezko zeregina, eta, bereziki, nazioartekotze prozesuetan, enpleguaren arloan berriz ere hazkundera itzultzeko.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak diru-laguntzen lerro bat mantendu nahi du Nafarroako enpresek beren nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzea sostengatzeko, Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean.

Horretarako, oinarri arautzaileak onetsi nahi dira nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko laguntzen lerro honetarako. Diru-laguntza hauek nazioartekotze fase aurreratuago batean dauden Nafarroako enpresei lagundu nahi diete, kontratuak itxi ditzaten eta/edo atzerrian erro daitezen. Horretarako, kasu askotan ezinbestekoa da tokian tokiko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, herrialde eta sektore bakoitzaren berariazko zailtasun konplexuagoei aurre egiteko eta, horrela, nazioartekotze fase hori arrakastaz bukatu ahal izateko eta Nafarroako esportazioak sendotzeko.

Laguntzen lerro honek ondoko helburuak ditu:

–Nafarroako ETEen nazioartekotze prozesuen kalitatea eta plangintza hobetzea.

–Erregulartasunez esportatzen duten enpresen kopurua eta Nafarroako esportazioen zenbatekoa handitzea.

–Erraztasunak ematea Nafarroako enpresak atzerrian erro daitezen.

Aurrekontuan diru gutxiago dagoenez, helburuak lortzeko berme hobea duten proiektuetara zuzendu behar dira baliabide publikoak. Horregatik, onesten diren oinarri hauek norgehiagokako prozedura ezartzen dute. Horretarako, bost irizpide identifikatzen dira enpresen proiektuak baloratzeko. Balorazio irizpide horiek proiektuen egokitasuna ebaluatzean kontuan hartu behar diren gai guztiak biltzen dituzte. Halaber, irizpideak haztapen-faktore batzuekin konbinatuko dira deialdi bakoitzean, urtero nazioartekotze arloko eskaera eta behar aldakorretara egokitzeko.

Oinarri hauen xedeko diru-laguntzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta daude, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Urtero, ebazpen baten bidez, deialdi bat irekiko da diru-laguntzen lerro honen eskaerak aurkezteko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onestea; eranskinean ageri dira.

  2. Foru agindu hau eta bere eranskina Kontu-hartzailetza Delegatuari, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

    ERANSKINA

    Nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuetarako oinarri arautzaileak

  5. oinarria.–Xedea.

    Oinarri hauen xedea da nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzak arautzea. Laguntza eman gogo zaie Nafarroako ETEei, nazioartean sendo daitezen, dagoeneko dauden merkatuetan beren produktu edo zerbitzuen esportazioak handituz, edo atzerriko merkatuetan erro daitezen.

    Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean daude diru-laguntza hauek, bere bigarren ardatzean (“Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza”), eta Nafarroako enpresen esportazioek gora egitea dute helburu. Nafarroako Foru Komunitatea nazioartekotzeko funtsezko tresna dira, eta zuzenean bat egiten dute Nafarroako RIS3rekin (Research and Innovation Smart Specialisation Strategy).

  6. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

    Zerbitzu espezializatuen kanpoko kontratazioak jaso dezake diru-laguntza, enpresa dagoeneko ari den merkatuetan esportazioak handitzeko edo atzerrian errotzeko, kasuan kasuko herrialderako aurkezten den nazioartekotze planarekin bat. Merkataritza edo produkzio ezarpenak bere-bereak dituen gastu batzuk ere jaso dezakete diru-laguntza.

    Zehazki, gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza:

    –Aholkularitza juridikoa: merkataritza, zerga, administrazio eta lan arlokoa.

    –Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza.

    –Negozio-aholkularitza eta nazioarteko marketina. Xedeko merkatuan ezartzeko edo saltzeko negozio-aholkularitzako eta marketineko gastuek jaso dezakete diru-laguntza. Beraz, unean uneko lan jakin batzuk izan behar dira, hautatutako merkatuan negozio helburu berariazkoak dituztenak. Lan horietan espezializatutako enpresa batek egin behar ditu, eta hala adieraziko da memorian. Adibidez, honakoetarako aholkularitza: egoitza non jarri erabakitzeko, banaketa-bideak aukeratzeko, xedeko merkatuko etiketen ezaugarriak zehazteko, hautatutako merkatu-segmentuan salgaia sustatuko duen estrategia diseinatzeko. Ez da aholkularitzarako diru-laguntzarik emanen beste lan hauetarako: merkatua aukeratzeko, merkatu-azterketa orokorretarako, banatzaileen zerrendei buruzko informazioa biltzeko, herrialdean merkataritza-agenteak kontratatzeko edo hautatutako merkatu-segmentuari egokitu gabeko marketin-plan orokorretarako.

    –Kanpoan kokatzeko, langileak hautatzen espezializatutako enpresen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR