46/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoko ikasketen modalitatearen aldaketa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Foru Komunitatean batxilergoko ikasketen egitura eta curriculuma ezartzen dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretua argitaratu zuen.

Foru dekretu horren 5.7 artikuluan honako hau ezarri da: "Batxilergoko ikasleek modalitatea edo, hala denean, bideak (...) zein baldintzatan aldatzen ahalko dituzten ezarriko du Hezkuntza Departamentuak".

Era berean, ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarritako hezkuntza sistemaren antolaketa berria aplikatzeko egutegia ezartzen duenak, 15. artikuluan ("Gutxieneko ikasketak eta ezarpena") dioenez, 2009-2010 ikasturtean, oro har, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautu dituen batxilergoko bigarren mailako ikasketak ezarriko dira. Ondorioz, ez dira emanen Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak arautu dituen batxilergoko bigarren mailako ikasketak.

Beraz, modalitatearen edo, hala denean, bidearen aldaketak arautzen dituen araudia xedatu behar da orain, batxilergoko ikasketak modalitate zehatz batean hasi arren, beste modalitate edo, hala denean, bide bat hartu nahi duten ikasleentzat.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen helburua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetan batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleen modalitatearen edo bidearen -Arteen modalitateari dagokionez- aldaketa arautzea da.

  2. artikulua. Printzipio orokorrak.

  3. Ikasleek batxilergoko modalitatea edo bidea aldatu ahal izanen dute, ikasturte berri batean matrikula egitean. Aldaketa hori ikastetxeak duen hezkuntza eskaintzaren barnean egin beharko da.

  4. Batxilergoko bigarren maila amaitutakoan, ikasleek irakasgai komun guztiak, hautazko bi irakasgai eta modalitateko sei irakasgai (lehenengo mailako hiru eta bigarren mailako beste hiru) gaindituta izan beharko dituzte. Azken horietatik bost, gutxienez, batxilergoa amaitzean egin den modalitatekoak izan beharko dira, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  5. Modalitatearen edo bidearen aldaketetan gainditu diren irakasgai guztiak kontuan hartuko dira batxilergoaren batez besteko nota kalkulatzeko, Hezkuntzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR