44/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, uraza, kukulu eta eskarolaren ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

94. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 44/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, uraza, kukulu eta eskarolaren ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duena. Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Nafarroan produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituen maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak, besteak beste arautzen ditu, haren xedeaz eta aplikazio-esparruaz gain, ekoizpen integratuaren definizioa, bereizketa egiteko sistemak, laborantza-arauen irismena, kontrol eta ziurtapenerako erakundeen aitorpena, eta Nafarroako Ekoizpen Integraturako koordinazio-batzorde baten sorrera. 2018an, Nafarroako ekoizpen integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen INTIAko (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren institutua) teknikariek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da bertan aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Freskoan elaboratutako barazki eta fruten Ekoizpen Integratuko Logotipoa sortu eta ezarri zenetik, hura erabiltzeko baimena emateko baldintza izan da elaborazioaren egilea Egokitzaileen eta Eraldatzaileen Erregistroan inskribatuta egotea, eta produktu freskoen kasuan, Barazki Freskoen Erregelamendu Teknikoa betetzea izan da baldintza, haietan jasotzen baitira produktu horien manipulazioa jarduera horretarako egokiak diren instalazioetan egitea bermatzeko baldintzak.

Logotipoa erabiltzeko baimen eskaera ugaldu egin da sektoreko ekoizleen artean, uraza, kukulua eta eskarola ustiategian berean egokitu (kaxetan jarri) eta zuzenean merkaturatzeko, egokitzeko jardueraren kualifikazioa izan gabe, eta horren aldeko txostena eman du INTIAko Ziurtapen atalak; horrenbestez, bidezkoa da indarra duen araudia aldatzea zentzu horretan, Nekazaritzako Lehen Ekoizpeneko Higienearen Jardunbide Egokietan jasotzen denarekin bat, batez ere, uraza, kukulua eta eskarola kaxak busti behar izanez gero, erabiltzen den urak garbia izan behar duela betetzeari dagokionez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR