18/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Trantsiziorako Batzordea (COVID-19) sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

101. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 18/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Trantsiziorako Batzordea (COVID-19) sortzen duena. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu da COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Alarma egoera hori 2020ko maiatzaren 24a arte luzatu da, eta, alarma egoera deklaratu zenetik ia zortzi aste iragan direlarik, gure erkidegoa normaltasun berrira eramanen duen trantsizioari lotuko zaio.

Trantsizio horretan behar diren zainketa eta prebentzio neurri guztiak sartu behar dira, arriskuak ahalik eta txikienak izan daitezen, hala gaitzaren agerraldi berriak ekiditeko nola osasun zerbitzuen erantzun gaitasunari eusteko, uneoro gizarte osoaren osasuna eta ongizatea babestu beharra ahaztu gabe.

2020ko apirilaren 28an, Ministroen Kontseiluak normaltasun berrirako trantsizio plana onetsi zuen, eta bertan ezarri zituen gizarte osoa normaltasun berrira egokitzeko parametro eta tresna nagusiak. Plan horretan, urratsez urrats beteko den trantsizio prozesu asimetriko bat jasotzen da, autonomia erkidegoekin koordinatua, datu epidemiologikoen eta hartutako neurrien inpaktuaren arabera ezar daitezkeen norabide aldaketetara moldatzeko gai izanen dena.

Bestalde, 2020ko maiatzaren 3an eman zen argitara SND/387/2020 Agindua, autonomia erkidegoekiko eta Ceuta eta Melilla hiriekiko kogobernantza-prozesua arautzen duena, normaltasun berri baterako trantsizioari begira. Agindu horretan prozedura bat arautzen da autonomia erkidegoek beren trantsizio proposamenak egin, igorri eta tramitatzeko, alarma egoeraren deklarazioan ezarritako neurriekin bat betiere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 19.3 artikuluak xedatzen duenez, erabakiak hartu edo proposamenak egiteko eskumenak, administrazio-erabakiak hartzeko oinarri diren aginduzko txostenak egiteko eskumenak eta beste organo batzuen jardueren segimendu edo kontrola egiteko eskumenak ez dituzten kide anitzeko organoak lan-batzorde edo lantaldetzat joko dira, eta horiek sortu, aldatu edo kentzea Nafarroako Gobernuaren erabaki bidez eginen da, edo arloaren arabera eskumena duen departamentuko titularrak emandako foru agindu bidez.

Horiek horrela, Nafarroako Trantsizio Planaren barruan, prozesu honetan gizarte zibilaren inplikazioa eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR