415/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Planari buruzko urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatu eta eranskin berri bat onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, ehun eta hamaseigarren xedapen gehigarrian, arau berezi batzuk ezartzen ditu autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien aurrekontu-superabitaren erabilerarako; arau horien indarrez, aurrekontu-superabita aplikatzetik salbuetsiko dira, Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 32. artikuluak zehazten duen moduan, baldintza jakin batzuk aldi berean betetzen dituzten autonomia-erkidegoak eta autonomia-estatutudun hiriak.

Nafarroako Foru Komunitateak superabitarekin itxi zuenez 2017ko aurrekontu ekitaldia, eta arestian aipatutako baldintzak betetzen dituenez, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen bidez Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zen.

Foru lege horren 7. artikuluan xedatzen da inbertsio finantzarioki jasangarrien kontzeptuan egin beharreko jarduketak foru lege horren I. eta II. eranskinetan jasotakoak izanen direla, eta aipatu beharko direla egin beharreko obra, jarduketa horri atxikitako aurrekontu-partida eta horietako bakoitzaren zenbatekoa.

Zehazki, II. eranskinean Nafarroako toki entitateen inbertsio finantzarioki jasangarrien zerrenda ageri da, eta bat datoz 20172019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, erreserbako zerrendan, jasotako inbertsioetako batzuekin.

Inbertsio horiek egiteko, Ogasun Ministerioaren nahitaezko baimena lortu ondoren, abenduaren 13ko 26/2018 Foru Legearen bidez kreditu berezi bat eman da 2018ko gastuen aurrekontuan, 35.546.085 euroko zenbatekoa duena, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusitako inbertsio finantzarioki jasangarriak egiteko.

Foru lege horren lehen xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatzeko; aldaketa horiek ez dute inola ere ekarriko aipatutako foru legean ezarritako zenbateko osoaren igoerarik.

Bestetik, Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriak, II. eranskineko inbertsio finantzarioki jasangarrien araubidea jasotzen duenak, bigarren ataleko i) letran aipatzen du zilegi izanen dela inbertsioak sartuak ez izatearen edo toki entitateek inbertsioak egiteari uko egitearen ondoriozko aurrezkiak esleitzea hornidurarako, saneamendurako eta euri-uretarako sareetarako inbertsioei, baldin eta inbertsioaren titularra den toki entitateak ez badauka hasierako ekarpenik, edo berori txikiagoa bada kalkulukoa baino, eta lotura bat dagoenean ekarpen esleitua duten beste toki entitate batzuen sareekiko zoladura-inbertsioekin, inguruabar horrek kolokan jartzen duenean inbertsioa egitea. Azkenik, xedatzen du esleipena lehentasun-hurrenkerari jarraituz eginen dela.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak errekerimendu bat igorri zien II. eranskinean ageri diren Nafarroako toki entitate guztiei, jakiteko, besteak beste, inbertsioaren exekuzioari uko egiten ote zioten, II. eranskina aldatu ahal izateko, hau da, ukoa adierazi duten toki entitateak bazter uzteko, batetik, eta bestetik, honakoak sartzeko: eranskin horretan, hutsegite baten ondorioz edo omisioagatik ageri ez zirenak, eta 20172019 aldirako Toki Inbertsioen Planean hasierako ekarpenik gabe ageri direnak, edo ekarpen txikiagoa dutenak kalkulukoa baino, hornidurarako, saneamendurako eta euri-uretarako sareetarako inbertsioak egiteko, lotuta daudenean ekarpen esleitua duten beste toki entitate batzuen sareekiko zoladura-inbertsioekin.

Aipatutako errekerimenduari erantzunez toki entitateek emandako informazioa aztertu ondoren, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat eman du, eta bertan zerrenda hauek jaso dira:

  1. eranskinetik baztertu behar diren inbertsioak, dela haien titular diren toki entitateek uko egin dietelako, dela eranskin horretan hutsegite baten ondorioz sartu direlako, hasierako ekarpenik esleituta izan gabe eta urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriko bigarren ataleko i) letran aurreikusten den kasua bete gabe.

Beste zerrenda batean jasotzen dira sartu behar diren inbertsioak, eranskin horretan hutsegite baten ondorioz edo omisioz sartu ez direnak, batetik, eta bestetik hornidura, saneamendu eta euri-uren sareetarako inbertsioak, sartu behar direnak urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriko bigarren ataleko i) letran xedatutakoaz baliatuz.

Horrekin batera, akats bat zuzentzea proposatzen da, inbertsioetako baten ekarpen portzentajean egindakoa.

Azkenik, adierazten da eranskinaren aldaketak 667.964,38 euroko jaitsiera eragiten duela behin-behineko ekarpenean. Beraz ez da inolako gehikuntzarik gertatzen aipatutako foru legean ezarritako zenbateko osoan.

Azaldutakoa oinarri hartuta, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak II. eranskin berri bat egin du, aurrekoa aldatzen duena eta aipatutako txostenak biltzen duena.

Adierazitakoaz baliatuz, bidezkoa da Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatzea, aipatutako moduan.

Horrenbestez, abenduaren 13ko 26/2018 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian jasotzen den gaikuntzaz baliatuz, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuarekin (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri zituena) eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuarekin loturik,

AGINDU DUT:

  1. Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Planari buruzko urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatu, eta eranskin berri bat onestea, foru agindu honi erantsita dagoena.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela administrazio publikoek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

  3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abenduaren 21ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

II. ERANSKINAInbertsio finantzarioki jasangarrien zerrenda
II. eranskinaren laburpena, inbertsio motaren araberakoa
INBERTSIO MOTA INBERTSIO KOPURUA INBERTSIOA EKARPENA
Hornidurako,saneamenduko eta euri-uretarako sareak 163 15.828.954,29 10.232.899,65
Zoladura-lanak eta sareak. 90 11.395.018,80 9.128.446,75
Zolatzea sarerik gabe 22 1.280.238,49 1.021.308,63
Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea 27 2.537.140,14 1.288.898,78
Argiteria publikoa 73 4.935.744,64 2.906.506,45
Bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak 14 548.286,62 460.057,18
BATURA 389 36.525.382,98 25.038.117,44
Hornidurako,saneamenduko eta euri-uretarako toki sareak
ORDENA ZENBAKIA TITULARRA LANA PUNTUAK, OSOTARA INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, OSOTARA BEHIN-BEHINEKO EKARPENA
147 Faltzesko U. Saneamendu sarea Gurutzeko plazan 8,50 43.381,08 30.366,76
41 Larragako U. Saneamenduko eta euri-uretako sarea, herriko zenbait tokitan 13,00 152.775,10 129.858,84
60 Donamariako U. Hornidura sarea, Uxarrea auzoa 12,00 116.202,12 81.341,48
236 Untzitibarko U. ZABALTZETA. Saneamendu sareak 3,50 55.099,47 38.569,63
5 Sunbillako U. Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak, Ramón Latasa kalea 15,00 71.622,11 50.135,48
38 Lesakako U. Saneamendu sarea, Alkaiaga auzoa 13,00 59.469,63 41.628,74
229 Untzitibarko U. ZENBORAIN. Saneamenduko eta euri-uretako sareak, pilotalekuko sarbidea 4,00 7.047,65 4.933,35
92 Mendigorriko U. Euri-uretako sarea, Nueva zeharkalea eta La Verdura kalea 10,50 27.461,47 23.342,25
73 Berako U. Hornidura sarea, herrigunea 11,00 252.142,92 176.500,04
7 Abaurrepeko U. Hornidura eta saneamendu sareak, kale Nagusia eta San Martin kaleak 15,00 48.776,80 34.143,76
103 Bertizaranako U. LEGASA. Hornidura sarea, Iturraldea eta Etxegibela 10,00 29.612,18 20.728,53
193 Arribe-Atalluko K. Hornidura sarea, 1. fasea 6,00 149.713,87 104.799,71
76 Oibarko U. Hornidura eta saneamendu sareak, San Juan auzoa 11,00 58.592,06 41.014,44
94 Cascanteko U. Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak erdigune historikoan 10,00 157.638,85 110.347,20
184 Cascanteko U. Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak, San Juan kalea 6,00 122.942,10 86.059,47
185 Cascanteko U. Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak, La Paz etorbidea 6,00 176.458,54 79.783,64
19 Longidako U. ERDOTZAIN. Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak 14,00 201.830,83 141.281,58
9 Beraskoaingo U. Euri-uretako sarea, San Migel kalea 14,50 23.784,30 20.216,66
139 Murietako U. Euri-uretako sarea, Lokiz kalea 8,50 23.316,60 19.819,11
113 Untzitibarko U. ZOROKIAIN. Hornidurako, saneamenduko eta euri uretako sareak 9,50 145.474,79 101.832,35
157 Leitzako U. Saneamenduko eta euri-uretako sarea, Amazabal kalea 8,00 70.137,76 49.096,43
173 Cascanteko U. Hornidura sarea, San Juan kaletik Tutera-Tarazona errepidera 7,00 243.156,70 170.209,69
8 Beraskoaingo U. Euri-uretako sareak, kale Nagusia (1. eremua) 14,50 35.210,70 29.929,10
114 Lizoain-Arriasgoitiko U. Saneamendu sarea, Mendiorozko kalea 9,50 112.421,32 78.694,92
54 Cabredoko U. Hornidura eta saneamendu sareak, San Simeón eta Nueva kaleak 12,00 73.867,41 51.707,19
67 Izarbeibarko Mank. GARES. Hornidura, Zabaltzagain auzoa (2. fasea) 11,50 69.018,45 48.312,92
174 Berako U. Hornidura sarea, Legarbidea auzoa 7,00 48.541,77 14.561,88
148 Izarbeibarko Mank.. GARES. Hornidura sarea NA-1110 zubiaren azpian 8,50 73.104,81 4.589,81
45 Doneztebeko U. Hornidura sarea bizitegi
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR