23/2017 FORU DEKRETUA, apirilaren 12koa, uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zen, lanbide heziketaren arloan aholku emateko eta parte hartzeko organo kolegiatu gisa.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa argitaratzeak berarekin ekarri zuen lanbide heziketaren ikuspegi guztiz berritua, pertsonen kualifikazioa modernizatzera eta hobetzera bideratua, eta sistema integrala garatu zuen lanbide heziketarako, kualifikazioetarako eta egiaztapenetarako, eskaera sozial eta ekonomikoei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko, hainbat prestakuntza modalitateren bitartez.

Nafarroak konpromiso estrategikoa izan nahi du lanbide heziketarekin, izan ere berebiziko eginkizuna izanen du gure etorkizunean, bai populazio aktiboaren kalitate eta egonkortasun handiagoko enplegua lortzeari dagokionez, bai gure enpresen lehiakortasun eta proiekzioari dagokienez ere.

Horrek berarekin dakar populazioaren lanbide heziketan inplikatutako alderdiek laguntza ematea, hala hezkuntza sistemako hasierako prestakuntzaren arloan nola enplegurako prestakuntzaren arloan, egiaz gauzatu dadin bizi osoko prestakuntzaren helburua.

Aldi berean, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde publikoen diseinu berri bat eratu zuen, eta hartu zen ereduak informazioaren gardentasunaren alde egin zuen, informazio hori berrerabiltzearen alde eta zerbitzatu beharreko herritarren parte-hartzearen eta elkarlanaren alde. Horrela, administratzeko modu berri bat eratu da, irekiagoa eta parte hartzeko aukera gehiago ematen dituena. Gainera, Nafarroako Gobernuak agerian utzi du ukitutako sektoreek kontseilu sektorialetan duten parte-hartzea handitzeko borondatea, eta, hortaz, horietan duten ordezkagarritasuna handitzekoa.

Uztailaren 22ko 8/2015 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren osaera berria onestea, Foru Komunitatearen Administrazioaren departamentuen egitura berriarekin bat, eta kontseilu sektorialetan parte-hartzea handitzeko helburuei jarraikiz, presentzia handiagoa emanez sindikatuen eta enpresen elkarteei eta Nafarroako lanbide heziketan garrantzitsuak diren beste sektore batzuei.

Foru dekretu hau garatu da Hezkuntzako, Garapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR