341/2017 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez mugak jartzen dira neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Produktu fitosanitarioen erabilera kontrolatzeko plan nazionalak, nahitaez gauzatzekoa baita, produktu fitosanitarioen erabilera egokia egiaztatzeko aukera ematen du, produktu horiek ingurumenean eta kontsumitzailearen nahiz erabiltzailearen beraren segurtasunean izan dezaketen eragina murrizteko edo arintzeko.

Planeko 2015-2016 kanpainako programazioa gauzatzean, prosulfocarb materia aktiboa atzeman zen olibatan, nahiz eta hura erabiltzea baimenduta ez egon labore horretan. Egiaztatu zen materia aktibo horren erabilera oso zabaldua zegoela zerealak hazten diren Nafarroako zonetan, eta zona horietan olibadiak eta zereal laboreak izan ohi dira elkarren ondoan.

2016-2017 kanpainan kutsatze gehiago izan ez dadin, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 20ko 969/2016 Ebazpena onetsi zen. Haren bidez arautu zen prosulfocarb duten produktu fitosanitarioen erabilera. Ebazpen haren bitartez halakoak erabiltzea eragozten zen olibadia zuten lurzati batetik 100 metro baino gutxiagora, eta 200 metro baino gutxiagora, baldin alde hartarako haizeak jotzen bazuen. Halaber, beste neurri batzuk ere ezarri ziren, kontrolei, gomendioei, aholkularitzari eta ikerkuntzari buruz, eta Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari proposatu zitzaion berrikus zezala zer baldintzatan baimendu prosulfocarb duten produktu fitosanitarioak.

Nahiz eta neurri horiek abiarazi, 2016ko azaroan eta abenduan eta 2017ko urtarrilean ikusi zen, berriz ere, oraindik ere bildu gabeko olibetan bazela prosulfocarb materia aktiboa, baita olibadi horietan non 100 metrora, gutxienez, ikusi den ez dela herbizida hori erabili, lurrei egindako analisien bidez.

Hori horrela, baditugu arrazoiak susmatzeko ezen prosulfocarb substantziaren erabilera, gaur baimena emateko dauden baldintzetan, ez dela giza osasunerako segurua –eta jarduketa fitosanitario oro dago Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legearen menpe–, izan ere, haren hondakinak agertzen dira, gehieneko mugak gainditzen dituzten kontzentrazioetan (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko otsailaren 23ko 396/2005 (EE) Erregelamenduak ezarri zituen aipatutako mugak; erregelamendu horren bidez, pestiziden gehieneko mugak ezarri ziren landare eta animali jatorriko elikagaietan eta pentsuetan), substantzia hori aplikatzen den tokietatik urruti samar dauden olibadietako olibetan, eta ez dago segurtasun distantziei buruzko aipamenik prosulfocarb duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR