2/2018 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza.

Maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuak aldatu duen martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren bidez, irakasleen lan publikoaren eskaintza onetsi zen; besteak beste, maisu-maistren 73 lanpostu huts onetsi ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak. 2. artikuluan xedatzen da lan publikoaren eskaintza honetan dauden irakasleen lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztuko direla plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen betiere.

Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du maisu-maistren 73 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztea. Lanpostuak martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsitako lan publikoaren eskaintzan daude.

Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Maisu-maistren 73 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztea. Lanpostu horiek martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuan daude (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, Hezkuntza Departamentuko maisu-maistren 73 lanpostu hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehaztuta:

–Haur Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30012, 30015, 30031, 30033, 30075, 30119, 30125, 30141, 30143, 30161 eta 30190.

–Haur Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hamabi lanpostu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR