318/2016 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Haren bidez, arauak ezartzen dira 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko, eta laguntzen deialdia onesten da 2016. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruz 2013ko abenduaren 17an emandako 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, 14. artikuluan, neurri bat ezartzen du ezagutzen transferentziari eta informazio jarduerei buruz.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aurreko idatz-zatiko erregelamendua aplikatzeko.

Abenduaren 19ko 1080/2014 Errege Dekretuak ezartzen du 2014-2020 epean landa garapenerako programak kudeatzeko agintaritzen koordinazio araubidea.

2014-2020ko landa garapenerako esparru nazionalaren agiriak estatuko eta erregioetako programen estrategiak garatzen ditu, koadro finantzarioa bildu eta landa garapenerako neurriak aplikatzeko baldintzak harmonizatu.

Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko landa garapenerako programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak ematearen ondorioetarako, 2015-2020 eperako.

Programa horretako 1. neurriak “Ezagutzen eta informazioaren transferentziaren jarduerak” du izena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 14. artikulua aplikatuz. Neurri hori horizontala da programazio estrategikoaren testuinguruan eta lagungarria da EBko focus arearen landa garapenerako erlazio handi baterako eta lehentasun guztietarako, hala nola: nekazaritzari buruzko ezagutzen eta berrikuntzen transferentzia, ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea, nekazaritzari lotutako ekosistemen lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzea eta landa eremuen gizarteratzea eta garapen ekonomikoa garatzea.

  1. neurri horren barrenean zenbait azpi neurri daude, hala nola 1.1 azpineurria, lanbide heziketaren jarduerei eta trebetasunak eskuratzeari buruzkoa. Azpineurri hori erregulatzen duten arauak foru agindu honetan garatzen dira. Azpineurri horren jardueretan, berariazko bilkurak eginen dira talde hartzaileen prestakuntza helburuak erdiesteko neurri zehatzetan, edo gaiaren araberako bilerak edo foroak gai zehatzei heltzeko.

    Zehazki, azpineurri horrek bat egiten du, 1305/2013 Erregelamenduaren 5.1.c) artikuluari jarraituz, Europar Batasunaren landa garapenerako lehentasunarekin, etengabeko ikaskuntza eta lanbide heziketa sustatzen baititu nekazaritzaren sektorean.

    Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

    –Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

    –Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

    –Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapenerako neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

    –Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

    Lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 14 artikuluan ezarritako xedapenen eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren xedapenen menpe daude, baita Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 47. artikuluaren menpe ere (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta), izan ere, laguntza hauek ez daude tratatu horren 42. artikuluaren aplikazio eremuaren barrenean. Aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari laguntza honen berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau-proiektua erregistratu zuen, SA.43478 (2015/XA) laguntza zenbakiarekin.

    Foru agindu honi, orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

    Foru agindu honen aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak.

    Ikusirik Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena eta ekitaldi honetan aurrekontuan dagoen diru erabilgarria.

    Foru agindu hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    EBATZI DUT:

    Artikulu bakarra.–Arauak onestea.

    Arauak onesten dira 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko, I. eranskinean jasotzen den moduan, eta foru agindu honen II. eranskinetik VII.era bitartekoak onesten dira.

    Lehen xedapen gehigarria.–2016rako laguntzen deialdia.

  2. Deialdia onesten da 2016an lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak emateko.

  3. 2016an laguntzen eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko kredituak.

    235.563 euroko gastua baimentzen da, 2016ko Gastuen Aurrekontuetako ‘’Prestakuntza jarduerak. Landa Garapenerako Programa, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa 2014-2020’’ izeneko 710000 71210 4400 412109 kontu-sailaren kargura, foru agindu honek dakartzan konpromisoei aurre egiteko. 2016an guztira eskatutako zenbatekoak kreditu baimendu hori gainditzen badu, laguntza ematerakoan kontu-sailean erabilgarri dagoen kreditua deialdi honi erantsiko zaio.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Errekurtsoak.

    Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzen deialdiaren erregistroa.

    Arauok eta diru-laguntzen deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean inskribatzeko agintzen da.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2016ko irailaren 8an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    I. ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako Programaren 1. neurriko lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzen dituzten arauak, 2014-2020 eperako

  4. artikulua. Neurri hau aplikatzeko xedea, eremua eta baldintza orokorrak.

  5. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako “Lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak” azpineurrirako laguntzak arautzea dute xede arau hauek, honako hauek ezartzen duten esparruan: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 14 artikulua (erregelamendu horrek landa garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez ematen dena, eta indarrik gabe utzi zuen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua), eta bestetik, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduaren 47. artikulua (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

  6. Batzordearen erabaki baten ondorioz bateraezin deklaratutako legez kanpoko laguntza batez baliatu diren enpresek ezin izanen dute laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, harik eta enpresak itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte legez kontra jasotako laguntza bateraezin horren zenbateko osoa eta dagozkion errekuperazio-interesak.

  7. Europar Batasunaren Zuzentarauen 35.15 puntuan dagoen definizioaren arabera krisian dauden enpresek ezin dute laguntzarik jaso, izan ere, zuzentarau horiek nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako dira eta landa eremuetarako estatu-laguntzei aplikatu behar zaizkie 2014tik 2020ra bitarte (2014/C/204/01), hemendik aurrera Zuzentarauak.

  8. artikulua. Neurriaren helburua.

  9. Bat eginik Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatuarekin eta Landa Garapenerako 2014-2020 Programan zehaztuarekin, laguntza honen azken xedea da prestakuntza helburuak erdiestea talde hartzaileen neurri zehatzetan, sektorearen lehiakortasuna handitzeko, horien kualifikazioa eta prestakuntza hobetzeko, nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR