34/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 27koa, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen 8. eta 9. artikuluetan ezartzen da Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu beharko dela LGTBI+ pertsonen eskubide eta betebeharren gaietan herritarrek parte hartzeko duten organo goren gisa, eta, halaber, arlo horretan eragiten duten nafar administrazioen kontsulta-organoa izateko. Era berean, kontseilu hori LGTBI+ berdintasunerako koordinazio organoaren barnean eratuko dela ezartzen du.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 27an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen bidez, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dira.

  2. artikulua. Izaera eta atxikipena.

  3. Nafarroako LGTBI+ Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emaile bat da, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den erakundeari atxikia.

  4. Organo horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionamenduan Nafarroako LGTBI+ mugimenduaren parte-hartzea bideratzen du, eta lankidetza hori zehazten da LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialeko politika publikoen plangintza, gauzatze, jarraipen eta ebaluazioaren bitartez.

  5. artikulua. Eginkizunak.

  6. Nafarroako LGTBI+ Kontseiluak eginkizun hauek ditu:

    1. LGTBI+ pertsonen berdintasunarekin lotura zuzena duten arau, plan eta programei buruzko irizpenak edo txostenak ematea. Txosten horiek aginduzkoak izanen dira, baldin eta prozedurak tramitatzean LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den erakundea arduradun izendatu bada, eta aukerakoak gainerako kasuetan. Edonola ere, ez dira lotesleak izanen.

    2. Ordezkaritza izatea Nafarroako Gobernuak ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen eremuen barruan ezartzen dituen gobernuaren parte-hartze organoetan.

    3. Hobetzeko proposamenak egitea Nafarroako administrazio publikoetako zerbitzuen jarduketan, zerbitzu publiko bat gauzatzen duten enpresa edo entitateetan, eta ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen xede diren gainerako eremuetan.

    4. Komenigarriak iruditzen zaizkion neurriak proposatzea LGTBI+ pertsonen berdintasun soziala eta LGTBI+ pertsonek bizitza politiko, kultural, akademiko, ekonomiko eta sozialean izan beharreko parte-hartzea sustatzeko.

    5. Sexu orientazio, genero espresio eta sexu edo genero identitateagatiko bereizkeria egoeren edo tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa hausten dutenen berri izanez gero, horiek organo eskudunei helaraztea.

    6. Beste administrazio publiko batzuetan antzeko helburuak dituzten entitate eta organoekin komunikazioa sustatzea eta harremanak eta trukea ezartzea.

    7. Nafarroako Gobernuak egindako txostena urtero jasotzea, ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean aurreikusitako zehapen araubidearen arabera sexu orientazio, genero espresio eta sexu edo genero identitatearen aniztasunari kontra egiten dion tratamendu baten testuinguruan atzeman diren ekintzak biltzen dituena.

    8. Kontseiluan ordezkaritzarik ez duten baina haren eskumenen esparruarekin zerikusia duten pertsonek eta antolakundeek igorritako ekimenak direla-eta, horiek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR