3/2021 FORU LEGEA, martxoaren 26koa, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

72. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 31 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 3/2021 FORU LEGEA, martxoaren 26koa, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzekoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORUZAINGOAREN LANALDIAK, ORDUTEGIAK ETA ORDAINSARIAK ARAUTZEKOA.

HITZAURREA

Irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien erregelamendua.

Aipatutako foru dekretu hori dela-eta administrazioarekiko lau auzi-errekurtso aurkeztu ziren, 509/2016, 526/2016, 540/2016 eta 531/2016 prozedura arruntei dagozkienak, zeinak amaitu baitziren baiespen-epaiekin; hain zuzen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 228/2018, 225/2018, 227/2018 eta 226/2018 epaiak, erregelamenduaren erabateko deuseztasuna deklaratzen zutenak.

Aipatu erabaki judizialek 79/2016 Foru Dekretuaren erabateko deuseztasuna xedatzen dute, haren izapidetzean forma hutseko akats bat atzemateagatik.

Erabateko deuseztasunaren aplikazio materialaren ondorioz, Nafarroako Foruzaingoaren kideen ehuneko laurogei ingururen ordainsari osagarriak murriztu egin dira 2016ko urtarrilaren 1etik. Neurriz kanpokotzat jotzen da Foruzaingoaren plantillako pertsona gehienentzat erabateko deuseztasunaren aplikazioak dakarren ondorioa, atzemandako akatsa forma hutsari dagokionean, eta ez ukitutako xedapenaren edukiari.

Foruzaingoaren plantillako pertsona gehienei eraginen dien ustekabeko kalte ekonomiko garrantzitsu bat –aipatu langileei egotzi ezin zaien arrazoien ondoriozkoa– saihestu beharrak justifikatzen du foru lege honen onespena.

Bestalde, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean lansarien egitura berria arautzen da Foru Komunitateko polizientzat, eta kontzeptu eta portzentaje-zenbatespen berriak erantsi dira.

Aipatu foru legearen azken xedapenetako lehenak betebehar gisa ezartzen du lege horren erregelamenduzko garapenerako beharrezko diren xedapenak ezartzea; besteak beste, Nafarroako Foruzaingoko langileen lanaldiei, ordutegiei eta ordainsariei buruzkoak.

Araugintzazko garapen hori oraindik ez denez egin, bidezkoa da, halaber, gai horri esparru juridiko bat ematea, aipatu garapena egin bitartean.

Ondorio horietarako, egokitzat jotzen da indarrean mantentzea deuseztaturiko foru dekretuaren edukia, Foruzaingoaren lanaldiak eta lansariak onetsi arte, hori baita horretarako adostu eta onetsiriko azken testua; eta, haren izapidetzean forma hutseko akats bat egin bazen ere, haren xedapen materialak ez dira inongo zuzenbideren kontrakotzat deklaratu.

  1. TITULUA

  2. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    Foru lege honen xedea da Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldia arautu eta lansarien araubidea ezartzea, hurrengo xedapenetan jasotako baldintzen arabera.

  3. TITULUA

    Lanaldia eta ordutegiak.

    2. artikulua. Lanaldia eta lan-ordutegiak.

    1. Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldia benetako 1.592 lanordukoa izanen da urteko.

    Benetako lantzat hartuko da ohiko lantokian zerbitzu-ematearen hasiera-ordutik zerbitzu-ematearen amaiera-ordura arte igarotako denbora. Zerbitzua destinokoa ez den beste herri batean emanez gero, benetako lanaldia neurtuko da ohiko lantokira iristen denetik bertara itzuli eta zerbitzua amaitzen den arte.

    2. Aurreko apartatuan finkatuari jarraituz zenbaturiko urteko lanordu-kopuruaren gainean ordu-konpentsazioa aplikatu ondoren, ondoren aipatzen diren txanda-araubideetakoren batean lan egiten duten Nafarroako Foruzaingoko langileek lanpostuan benetan egon beharreko lanaldi hau izanen dute:

    1. Goizeko, arratsaldeko eta gaueko txanda: 1.457 ordu urtean.

    2. Gauetako txanda finkoa: 1.535 ordu urtean.

    3. Goiz eta arratsaldeetako txanda, igande eta jaiegunetan lan eginda: 1.554 ordu urtean.

    4. Lanaldi zatitua, igande eta jaiegunetan lan eginda: 1.569 ordu urtean.

    Benetako zerbitzua txanda horietako batean ematen ez duten Nafarroako Foruzaingoko langileei Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei aplikatzekoak zaizkien xedapen orokorrak ezarriko zaizkie; zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen lan-egutegia urtero onesten duen foru agindua.

    3. Aurreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR