28/2020 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, “Oskia” izeneko esku-hartze orokorreko proiektua onesten duena Iruñeko Donibane auzorako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 28/2020 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, “Oskia” izeneko esku-hartze orokorreko proiektua onesten duena Iruñeko Donibane auzorako. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, bizitegi multzoen berroneratze alorrean egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 112 etxebizitzatarako, 6 ataritan banatuak, Iruñeko Donibane auzoan (“Oskia”). Hauek dira:

–Oskiako Andre Maria 1 eta 3.

–Kodesko Andre Maria 4, 6 eta 8.

–Uxueko Andre Maria 5.

1971ean eraikitako bi eraikin dira, berdinak eta beheko solairuan bat egiten dutenak. Beheko solairuak merkataritzako erabilera du, eta beste zazpi solairu dituzte, etxebizitzetarako. Solairu bakoitzean bi edo lau etxebizitza daude, tipologiaren arabera. Bi eraikinek eraikuntzazko ezaugarri berak dituzte. Azterketa termografiko baten bidez egiaztatu da eraikinak ez daudela ongi isolatuta eta zubi termikoak daudela. Esku-hartzearen bidez, inguratzaile termikoa eta zentralizatutako instalazio termikoak hobetuko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR