278/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Allingo Udal Plan Orokorraren araudian atzemandako akatsa zuzentzen duena, 18. artikuluko 6. eta 7. puntuak ezabatuz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 30eko 32E/2015 Foru Aginduaren bidez, Allingo Udal Plan Orokorra onetsi zen (2015eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 25ekoa).

Allingo Udalak 2016ko otsailaren 24ko Osoko Bilkuran hartutako Erabakiaren egiaztagiria aurkeztu du; erabaki horren bidez, bertako udal Plan Orokorrean atzemandako akats bat zuzentzea, eta zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onetsi zen.

Erabakiak agiri tekniko bat du erantsita, indarreko planean dagoen akatsa azaldu, eta hirigintzako araudiaren 18. artikulua zuzentzeko proposamena egiten duena: 6. eta 7. puntuak ezabatzea, bertan aipatzen delako Artabiako uren isurketarako sistema orokor bat, dagoeneko Planean jasotzen ez dena.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da akatsa zuzentzea foru agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da zuzentzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Allingo Udal Plan Orokorraren araudian atzemandako akatsa zuzentzea, 18. artikuluko 6. eta 7. puntuak ezabatuz.

  2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR