340E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Haurrak Txertatzeko Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 25eko 9/1996 Foru Aginduak Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoa eratu zuen, besteak beste, txertaketa programak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen laguntzeko, immunizazioaren bidez galaraz daitezkeen eritasunen egoera epidemiologikoa aztertuz, eritasun kutsagarriak kontrolatzeko osasun erakunde nazionalen eta nazioartekoen gomendioak kontuan hartuz, eta Foru Komunitateko txertaketen egutegia irizpide horietara egokituz.

Haurrak txertatzeko egutegi ofizialaren azkeneko eguneratzea Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 26ko 75E/2016 Foru Aginduaren bidez egin zen, horren bidez aldatu baitzen Haurrak Txertatzeko Nafarroako Egutegi Ofiziala.

Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Batzordeak “Eritasun meningokoziko inbaditzailearen kontra txertatzeko gomendioak” onetsi zituen 2019ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran. Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoak dokumentu hori aztertu zuen 2019ko maiatzaren 15ean egin bilkuran eta, horren ondotik, Haurrak Txertatzeko Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzeko proposatu dio Osasun Departamentuari, A, C, W eta Y seromultzoetako meningokokoen kontrako txertaketa antimeningokoziko konjokatu laubaliokoa eman dakien, 11-12 urtetan, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina sortu eta Nafarroan bizi diren guztiei, haurrak txertatzeko gaur egungo egutegian indarrean dagoen C meningokokoaren kontrako txerto konjokatuaren oroitzapen dosiaren ordez.

Gainera, jakinik nerabeak eta gazteak direla 5 urtetik beheitiko haurrengan eta 65 urtetik goitikoengan eritasun meningokozikoa eragiten duten germenen eramaile nagusiak, eta eritasuna txertatuei ez ezik populazio guztiari ere galaraziko dion babes kolektibo bat ahalik eta agudoen lortu nahirik, Nafarroako Txertaketen Aholku Batzordeak proposatu dio Osasun Departamentuari erreskateko immunizazioa egiteko, A, C, W eta Y seromultzoetako meningokokoen kontrako txertaketa antimeningokoziko konjokatu laubaliokoa emanez, 2002tik 2007ra bitartean sortu eta Nafarroan bizi diren gazte guztiei, C meningokokoaren kontrako txerto konjokatuaren bigarren oroitzapen dosia hartu baitzuten behar zen garaian.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Osasun Departamentuari dagozkio, besteak beste, Osasun Publikoaren arloa planifikatu eta antolatzeko eginkizunak. Esparru horretan sartzen dira osasuna babesteko jarduerak, hala nola txertaketen egutegi ofizialean ezarri diren txertaketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR