261/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 6ko 44/2018 Foru Dekretuaren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateaz kanpoko irakasle lanpostuak betetzeko.

Foru dekretu horretan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko 22 lanpostu huts aurreikusi ziren, besteak beste. Foru dekretua 2018ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7koan.

Kontuan harturik Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan xedatutakoa –azken horren bidez onesten da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da–, bai, orobat, Estatuko 2017rako Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legean xedatutakoa, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egitea.

Adierazitako guztiagatik, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egitea.

  2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko Zuzendaritzara eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2019ko urtarrilaren 22an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

    DEIALDIAREN OINARRIAK

  4. Arau orokorrak.

    1.1. Honen bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egiten da.

    Lanpostu hauek sartzen dira deialdian:

    ESPEZIALITATEA LANPOSTUAK HIZKUNTZA
    KLARINETEA 1 Gaztelaniaz
    KONPOSIZIOA 3 Gaztelaniaz
    ETNOMUSIKOLOGIA 1 Gaztelaniaz
    GITARRA 1 Gaztelaniaz
    INPROBISAZIOA ETA AKONPAINAMENDUA 2 Gaztelaniaz
    GANBERA MUSIKA 1 Gaztelaniaz
    MUSIKOLOGIA 2 Gaztelaniaz
    OBOEA 1 Gaztelaniaz
    ORGANOA 1 Gaztelaniaz
    PEDAGOGIA 1 Gaztelaniaz
    PERKUSIOA 1 Gaztelaniaz
    PIANOA 1 Gaztelaniaz
    SAXOFOIA 1 Gaztelaniaz
    TRONBOIA 1 Gaztelaniaz
    TUBA 1 Gaztelaniaz
    TXISTUA 1 Gaztelaniaz
    BIOLA 1 Gaztelaniaz
    BIOLINA 1 Gaztelaniaz
    GUZTIRA 22
    1.2. Hautapen prozeduraren barruan, oposizioaldi bat, lehiaketaldi bat eta praktikaldi bat izanen dira, izangaiek irakaslanerako duten egokitasuna ebaluatzearren, deialdi honetan eta aplikatzekoak diren arauetan xedatutakoarekin bat. Hala, kasuan-kasuan aukeratu nahi den irakas-espezialitatearen ezaupide espezifiko, zientifiko eta teknikoez gainera, gaitasun pedagogikoa eta irakaslanerako behar diren tekniken ezagutza ere baloratuko dira

    Izangaiek, gainera, arte irakaskuntzen berezko ikerketetan gidatzeko gaitasuna eta prestakuntza akreditatu beharko dute.

    1.3. Honako arau hauek gobernatuko dute deialdia: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua (horren bidez onesten da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta arautzen da lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra); abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legea, irakaskuntzako funtzio publikorako sartzeko modua arautzen duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honetako oinarriak.

  5. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    2.1. Baldintza orokorrak:

    Prozedura honetan parte hartu nahi dutenek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

    1. Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.

      Horien guztien ezkontideek ere parte hartzen ahalko dute, edozein dela ere daukaten nazionalitatea, hots: espainiarren ezkontideek, Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontideek eta, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen bateko herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude. Halaber, baldintza beretan, haien ondorengoek ere parte hartzen ahalko dute, 21 urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, gurasoen kontura bizi badira.

    2. Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

    3. Aukeratu nahi den kidegoari eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

    4. Diziplina espediente baten bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

    5. Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

    6. Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo kidego bereko karrerako funtzionario izendatzeko esperoan ez egotea.

    7. Behar den tasa ordaintzea, deialdi honen 3.4 oinarrian ezartzen den prozedurari jarraikiz.

      2.2. Berariazko baldintzak:

      Aurreko atalean ezarritako baldintza orokorrez gainera, izangaiek doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua eduki beharko dute, edo horien baliokide den gradudun titulua, edo, bestela, irakaskuntzaren ondorioetarako haien baliokidea den beste titulu bat.

      Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo titulazioaren aitorpen profesionalaren egiaztagiria, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, horren bidez txertatu baitziren Espainiako antolamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko irailaren 7ko 2005/36/EE Zuzentaraua eta Kontseiluaren 2006ko azaroaren 20ko 2006/100/EE Zuzentaraua.

      2.3. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonentzako berariazko baldintzak:

      Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

    8. Beren estatuko funtzio publikoan sartzea debekatzen dien diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela egiaztatzea.

    9. Gaztelaniaz behar bezala moldatzen direla egiaztatzea, bide hauetako bat erabiliz:

      –Gaztelaniaren Goi Mailako Diploma izatea, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisa Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), edo, bestela, Gaztelaniaren C1 mailako diploma, Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzat ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoan lizentziadun edo gradudun titulua.

      –Gaztelaniaz badakitela frogatzeko proba bat gainditzea. Proba horretan idazlan bat egin beharko da gaztelaniaz, gutxienez berrehun hitzekoa, eta elkarrizketa bat epaimahaikoekin. Proba horretan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioa emanen da. “Ez gai” kalifikazioa lortzen duten izangaiak eta proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozeduratik baztertuko dira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

      Gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela egiaztatzetik salbuetsita egonen dira, baita Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.

      2.4. Aurreko ataletan aipatutako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu bitarte mantendu.

      2.5. Baldintza guztiak hautapen prozeduran izena emateko unean egiaztatu beharko dira, parte hartzeko eskabidearekin batera deialdi honen 3.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztuz.

  6. Parte hartzeko eskabidea eta azterketa eskubideak:

    3.1. Prozedura honetan parte hartu nahi dutenek eskabidean adierazi beharko dute, zein espezialitatetara lehiatzen den adierazita.

    Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña) aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

    Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

    Atzerrian sinatutako eskabideak Espainiako ordezkaritza diplomatiko edo kontsularren bitartez aurkezten ahalko dira. Interesdunak, eskabidearekin batera, azterketa eskubideak ordaindu izanaren banku frogagiria aurkeztuko du.

    3.2. Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    3.3. Dokumentazioa:

    Eskabidearekin batera, deialdi honen 2. oinarrian aipatzen diren baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da, baita izangaiek prozedura honetako lehiaketaldian baloratzeko alegatzen dituzten merezimenduen egiaztagiriak ere.

    Aski izanen da dokumentazioaren kopia sinpleak aurkeztea, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Departamentuak noiznahi eskatu ahal izatea edozein izangairi jatorrizko dokumentazioa edo kopia konpultsatuak.

    Zehazki, Espainiako nazionalitatea duten izangaiek honako dokumentazio hau erantsi beharko diote prozeduran parte hartzeko eskabideari:

    1. Nortasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR